Skip to main content

OpenData: ohiko galde-erantzunak

Zer da datu multzo edo “dataset” bat?

Elkarrekin lotura duten datu multzo bat da. Datuok berrerabilgarriak dira, eta herritarren intereseko zerbitzuak sortzeko balio du.

Zer nolako datuak aurki ditzaket?

Askotariko datuak aurkituko ditugu atari honetan, beti ere, lau gai nagusiren ingurukoak: ekonomia, gizartea, demografia eta ingurua. Gaindegiak (Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia) etengabe gaurkotzen doa ataria, datu multzo berriak igoz edota dauden datuak gaurkotuz, gero eta zabalagoa den biltegia osatzeko.

Datu pertsonalak ikusgai jarri daitezke?

Ez. Atarian publikatzen diren datuek ez dute pertsonak identifikatzeko informaziorik ematen, publikoak diren pertsonei buruzko informazioa izan ezik.

Nola erabiltzen dira datu multzoak?

Intereseko duzun datu multzoa topatzen duzunean, berau deskargatzeko aukera izango duzu. Datu multzoa deskargatzean, nahi bezala erabili ahal izango duzu, beti ere lizentzia mota errespetatuta. Web orrialde honetako edukien erabilerari buruzko xehetasun guztiak dituzu esteka honetan.

Zein formatutan deskargatu ditzaket datu multzoak?

Egun, .xls, .ods eta .geojson formatuetan deskargatu daitezke datu-fitxategiak.

Zer erabilera-muga dituzte datuek?

Jabetza-lizentzia irekien bidez eskaintzen dira datu-multzoak. Web orrialde honetako edukien erabilerari buruzko xehetasun guztiak dituzu esteka honetan.