"Ekonomia da, artaburua!"

Herri-administrazioek finkatu duten lehentasunezko ekintza-ildoa austeritatearen printzipioa ezartzea izan da, baina agintarien ustez lortzekoak zirenen kontrako edo bestelako ondorio edo eraginak ikusten ari gara; izan ere, esan ziguten gastuaren murrizketek kontsumitzaileen eta enpresen konfiantza handituko zuela, eta konfiantza horrek gastu pribatua bultzatuko zuela, sektore publikoaren murrizketek eragingo zuten depresioa konpentsatuz.

Urte gogoangarria, Rafa Diez Usabiaga

Askapen prozesuan dagoen kolektibitate nazionala garen aldetik, 2011 urtea gure bilakaera baldintzatuko duten egiturako aldaketen urtea izan da. Aldaketa hauek euskal lurralde bakoitzak gure eskenatoki politiko eta sozio-ekonomikoetara egin duten ibilbide konplexuekin bizikidetza autonomoa egin dute. Izaera desberdineko blokeotan hamarkada osoa eman ondoren, inflexio puntu baten aurrean gaude zalantzarik gabe, euskal nazioak nazioarteko unibertsoan hegaldia hasteko behar dituen indarrak pizteko inflexio puntuan.

Gastu sozialen murrizketaren ondorioak Euskal Herrian

Euskal ekonomiaren egoera

Jon LEONARDO
Deustuko Unibertsitatea

Krisi-egoera bihurri eta nahasia bizi dugu, ekonomia kapitalista berreratzen ari dena. Hego Euskal Herriaren egoera ekonomikoari erreparatzen badiogu, adierazi behar da Estatuan baino hobeago egin diola aurre, adierazle guztien arabera, krisiaren oldarrari. Hala ere, joera ekonomiko orokorraren eraginak pairatu ditu.

Fiskalitatea, gastu soziala, zor subiranoa... Gaindegia Txostena badator
Gaindegia,

Gai eta eduki berriekin Gaindegia Txostena 2011 argitalpena osatu dugu. Pixkanaka, Gaindegiaren web gunean edukiak zintzilikatuko ditugu. Analisiak (internazionalizazioa, gastu sozialen murrizketa, euroaren etorkizuna, erregio deprimituen azterketa...), eztabaida foroak (zor subiranoa), prentsa dosierra, Euskal Herriko eta bere lurraldeei dagokien estatistika sozio ekonomikoen eguneratzea...

Last updated 3 mins ago

Fiskalitatea, Xabier Aja

Zergei buruzko eztabaida. Zergak igo ala gutxiago gastatu?

Finantza-krisia izan da 2011. urteko gertakari eta albiste nagusia, eta gurean, zehazki, krisi horrek zergen inguruan eragin duen eztabaida nabarmendu da. Jarduera ekonomikoaren beherakadak bi efektu osagarri izan ditu: zergen bidezko diru-sarrerak urritu dira batetik, eta, horrekin batera, gizarte-gastuak handitu dira, langabezia igo delako, batik bat.

(Akitania + Euskadi) – Nafarroa Garaia= – Euskal Herria

Euskal Herriak eremu ekonomiko eta sozial berezi gisa garatu behar duela uste dugunok beste ikuspegi batetik begiratzen diogu ekimenari. Bilakaera sozio-ekonomikoak dakartzan erronkei eraginkortasunez erantzun eta euskal herriaren biziraupena ziurtatzen duten lankidetza tresnak behar ditugu. Horrexegatik, hain zuzen, ekimen hau edo beste batzuetatik eskatzen duguna euskaldunen arteko lankidetza sustatu eta babestea da. Balio izan beza, gutxienez, Euskal lurraldeen arteko lankidetzan zein mugaz gaindiko harremanetan ezarria dugun ataka zabaltzeko. Hortik begira diogu ekimen instituzional hau ez dela erabat baikorra. Irakurri Xabier Isasi eta Imanol Esnaola, Gaindegiako Lehendari eta Idazkariaren iritzi artikulua.

Euskal Herria eta Eskozia independente izateko pizgarri gehien
Gaindegia,

Ikertzaileen nazioarteko talde batek metodo berri bat sortu du, iragartzeko Europako zer herrialdek dituzten bat egiteko ala elkarrengandik bereizteko aukera gehiago. Horretarako, irizpide demografikoak eta ekonomikoak baliatu dituzte, eta, berritasun moduan, baita irizpide kultural eta genetikoak ere. Ikertzaileek egindako iragarpenetako bat da zer erregiok duten pizgarri gehiago beren egungo nazioetatik bereizteko. “Ez gara esaten ari banantzea edo bereiztea onuragarria denik erregio horientzat, baina bai Euskal Herriak eta Eskoziak dituztela, termino erlatiboetan, horretarako pizgarri gehien”. Hauek dira Espainiako Karlos III Unibertsitate Publikoko ikerketaren ondorioetako batzuk. Ikus txostena. Jada txostena gaztelaniaz zintzilikatuta

Last updated 3 mins ago

Ibarretxe: 'Small is beautiful… and powerful'
Gaindegia,

...Esandakotik eratortzen da Euskadi, Europar Batasuneko estatu kideek duten dependentzia-independentzia maila bera izanik, guztiz bideragarria dela herrialde gisa, eta, nire iritziz, gomendagarria ere bai. Izan ere, argi eta garbi hitz egin dezagun, Europak gaur duen egituraren barruan euskal nortasuna defendatzea, gure ekonomia, gure seme-alaben ongizatea defendatzea da, mundu globalizatu honetan zilegia den nazio-proiektua defendatzea baino areago.

Last updated 3 mins ago