Euskal Herrian langabezia gora (tasa %14,6 / 215.929 pertsona). Araban izan ezik (-0,2) lurralde guztietan langabeziak gora egiten jarraitzen du
INEk gaur Hegoalderako lan merkatuaz argitaratu dituen datuak eta Ipar Euskal Herrikoak aintzat hartuz (INSEEren datuak eta gure estimazioekin), 2012ko bigarren hiruhilekoan Euskal Herrian langabezia tasa %14,6ra iritsi da (215.929). Aurreko hiruhilabetekoarekiko alderaketan, hazkundea 0,7koa izan da. Aurreko urteko epe berarekiko, ostera, ia hiru puntuko hazkundea nozitu dugu (%2,9).
Last updated 3 mins ago