Bataz besteko NAE kopururik altuenak dituzten nekazal ustiategiak Nafarroa Erdialdeko Ekialdean eta Pirinioaldeko eskualdetan daude
Azkeneko nekazal zentsuen arabera Euskal Herrian egun 872.232 hektarea nekazaritza azalera erabilgarri dago (NAE), orain hamarkada bat baino %13,7 gutxiago. 1982 urterarte joan beharko genuke egungo NAE kopurua baino hektarea gutxiago topatzeko. Ikusi datuak ranking-ean.
Azken hamar urtetan, Euskal Herriko nekazaritza ustiategiek, lurralde bakoitzeko berezitasunak medio, eredu aldaketa jasan dute sektoreak bizi izan duen eta duen krisi luze eta gogorrarengatik. Hau begi bistakoa da nekazaritza ustiategi kopurua aztertzen badugu, izan ere, %48,3 ustiategi gutxiago baitaude orain hamar urte baino. Hala ere, NAE galera apalagoa izan da.
Biztanleria kopuruaren arabera, mila biztanletik beherako udalerrietan pilatzen dira nekazaritza ustiategien %47,9a, guztizko NAEren %36,0. Hala ere, 5.000 biztanle gainditzen ez dituzten udalerrietan elkartzen dira nekazaritza ustiategien %83,1a eta Euskal Herriko Nekazaritza Azalera Erabilgarriaren %75.
Bataz besteko NAE tamaina nekazaritza ustiategietan altuagoa da udalerria txikiagoa den heinean: 1.000 biztanletik beherako udalerrietan NAE kopurua 34,8Ha-koa da, eta 1.000-5.000 biztanle artekoetan 20,4Ha-koa. Aldiz, 50.000 biztanletik gorako Euskal Herriko 7 udalerrietan, NAE bataz bestekoa 11,0Ha-koa da. Udalerri hauen artean, Gasteizek biltzen ditu nekazaritza ustiategi eta NAE kopururik altuenak, Gasteizko periferiatik hurbil dauden udalerriengatik.
NAE kopururik altuena duten Euskal Herriko udalerrien artean daude Tutera (31.780 Ha), eta Baztan (11.504Ha). Gasteiz, Trebiñu, Karrantza, Aiara, Gobiaran eta Amurrio izan ezik, NAE kopururik altuenak dituzten 45 udalerriak Nafarroa Garaikoak dira. Elantxobe eta maila altuko hiritartzea duten udalerriak, esaterako, Atarrabia, Etxebarri edo Ermua ranking honen azken postuetan daude.