Skip to main content

Ipar Euskal Herriaren etxebizitzaren aldeko urratsa

Lurra eta etxebizitza kolektiboak Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren inguruko arazoaz jabetuta gaia aztertzen duen txostena kaleratu du. Dokumentuan, etxebizitzaren arazoa hiru ataletan landu dute: Ipar Euskal Herriko biztanleria eta eskaera handia, lurraldea eta jarduera ekonomikoa eta lurraldean bizitzeko aukera.
Horretaz gain, Lurra eta etxebizitza kolektiboak, egoeraren argazkiarekin batera, ondorio nagusiak azaldu eta aterabide batzuk proposatzen dituzte. Hala nola: higiezienen gaineko programak babestu behar dira, neurri fiskalak onartu...
Aurrerago, Lurra eta etxebizitza kolektiboak udalerriko datuetan sakontzeko asmoa badu eta informazioa modu desberdinetan zabalduko dute. Horren berri ematen saiatuko gara.