Skip to main content

Ipar Euskal Herriko gazteak ardatz tokiko garapenean

Garapen Kontseiluak "Euskal Herria 2020" lurralde egitasmoaren baitan gazteriak Ipar Euskal Herriko geroari erreparatuz ezinbesteko unitatea dela aintzat hartuz ikerketa kaleratu berri du. Txosten horretan, Ipar Euskal Herriko gazteentzat bost erronka nagusi identifikatu dira:

  1. Gazteak lurraldean gelditzeko eta errezibitzeko baldintzak sortu
  2. Gazteei merezi duten lekua eman bizi publiko, ekonomiko eta sozialean
  3. Ahultasun egoeran diren gazteendako laguntzan hausturarik ez gertatzea
  4. Gazteak lurraldeak eskaintzen dituen aukerei sentsibilizatu
  5. Estatuaren eta lurralde erakundeen gazte politiketan parte hartu eta lurraldearen gazteria egitasmoaren lehentasunezko ardatzak sendotu.

Gazteria(k) Ipar Euskal Herrian nolako etorkizuna partekatu ? dokumentuan biltzen dira 3 urtetan zehar burututako inkestetatik jasotako emaitza eta iradokizunak.

Prentsa oharrean, Garapen Kontseiluak egitasmoaren inguruan garatutako ekimen guztien berri ematen du.

Entzun Euskalirratietan egindako elkarrizketa txostenaren inguruan.