51.390 langileri eragin die eta horietatik %78ari aldi baterako kontratua eten zaie
Administrazioek helarazitako datuen arabera, 2012an 3.542 Enplegu-erregulazioko espediente (ERE) onartu eta/edo jakinarazi ziren Hego Euskal Herrian. Espediente kopuru horiek 51.390 langileri eragin zien/die. Aurreko urtearekin alderatuz, egoera horretan 20.377 langile gehiago izan dira 2012an.
2012ko ERE kopuruak 2009koa gainditzen du (3.245) eta ondorioz eragindako langile kopurua murritzagoa da. Urte amaierarekin eta behin betiko datuen faltan, 2012 urte ezkorra izan dela dakusagu enpleguarentzat, 1.506 espediente gehiago izan baitira 2011arekiko. Langileen %78ari aldi baterako kontratua eten zaio, hau da, 40.080 langileri.
Lurraldeka, EREen hazkunderik altuena ehunekotan Araban (2011ean baino 232 gehiago) eta Nafarroa Garaian (2011ean baino 430 gehiago) jazo dira. Eragindako langileen kopuruari erreparatuz, berriz, hazkunderik altuena ehunekotan Araban izan da, gainontzeko lurraldeetatik aldenduz. Guztira, 9.049 kaltetu, 2011ean baino 5.677 gehiago. Araban gertaturikoa Gipuzkoakoarekin desberdintzen da. Izan ere, gipuzkoan 2011rekiko 2.455 kaltetu izan baitziren.
Erreferentzia gisa urte hasieran Gizarte Segurantzan izena emandakoak aintzat izanez gero, 1.000 afiliatuko 56,6 ERE kaltetu daude Hegoalden. Arabako kasuan, proportzio hori 72,9koa da eta Nafarroa Garaian 69,9koa; Bizkaikoa (44,2) eta Gipuzkoakoaren (55,7) gainetik.
Industria eta zerbitzuen sektoreak kolpatu ditu gehien langile murrizketen neurriak. EAEko metalurgia azpisektoreko 10.100 langile egoera hau pairatu dute eta hauetatik 8.432 aldi baterako kontratu eteteak izan dituzte.
[table id=60 /]