EB-27an asteko 38 ordu eta 12 minutu lan egin ziren 2010 urtean bataz beste. Euskal Herrian (37:36) EB-27an baino 36 minutu gutxiago lan egin zen asteko baina EB-15 baino 48 minutu gehiago. 15eko Europan bataz bestekoa jaitsi egin da aurreko urtearekin alderatuz, aldiz, 27ko Europan asteko lanorduen bataz bestekoa 36 minututan igo da. Honek adierazten du Europa zaharraren eta berriki Europara atxiki diren lurraldeen arteko distantzia handitzen doala.
Lanaldien iraupenaren arabera, laburrenetik luzeenera, Europako erregioen artean EAE 147. postuan kokatzen da, Nafarroa Garaia 176.goan eta Iparralde 193.goan. Euskal Herria, berriz, 156. izango litzateke zerrendan, Abruzzo, Steiermark eta Melillaren pareko. Aurreko postuan Itä-Suomi legoke eta zertxobait urrunago leudeke Rhône-Alpes edo Brandenburgo.
Zelanda (Holanda), Bremen edo Zurich bezalako erregioek dituzte bataz bestekorik baxuenak Europan. Danimarka (33:30), Irlanda (35:00), Suitza (35:12), Alemania (35:42), Erresuma Batua (36:24) edo Suedia (36:30) bezalako estatuetan Euskal Herrian baino ordu gutxiago lan egiten dira bataz beste. Alderantziz gertatzen da, ordea, Italia, Frantzia, Espainia, Portugal, Errumania, Polonia, Txekiar Errepublika edo Grezian, Euskal Herriko bataz besteko hurrenkeraren arabera.
Irudian argi azaltzen da modu grafikoan Europako ekialde kontinentaleko erregio guztietan astean lan egindako ordu kopuruen bataz bestekoa Europako gainontzeko lurraldeetan baino altuagoa dela. Kontrako joera duten lurraldeak, berriz, Europako erdialdean kokatzen dira (Herbehereak eta Alemania) eta Europako iparraldean (Norvegia, Suedia, Danimarka, Erresuma Batua eta Irlanda).
Kontsultatu datuak www.atlasa.net orrian.