EMAKUMEZKOEN ESKULANA LANALDI LABURTUAN
EUSKAL HERRIA EUROPAKO TESTUINGURUAN, 2010
Iparralden eta EAEn ere emakumeen nagusitasuna oso handia da Europarekin alderatuzEmakumezkoen eskulana lanaldi laburtuan (30 ordu baino lan ordu gutxiago) Europako bihotza osatzen duten herrialdeetan nagusi da. Horixe ondoriozta daiteke EUROSTATek 2010erarako kaleratutako datuetatik.
Euskal Herriko erregio administratiboetan joera hori errepikatu egiten da: Europako erregioen ranking-ean Nafarroa Garaiak (%85,0) 12. postua du eta jarraian daude Iparralde (%83,8) 22. postuan eta EAE (%82,3) 45.goan. Ranking berean Euskal Herria 34. postuan legoke. Datuek argi erakusten dute lanaldi laburtuko eskulanetan emakumeak nagusitzen direla (%83,1).
Lan merkatuan ematen diren genero desberdintasunak bere horretan diraute egun Euskal Herrian zein Europako erregio gehienetan eta hau agerian geratzen da, bereziki, lanaldi laburtuko eskulanean. Genero desberdintasunaren aldea horren asimetrikoa ez den lurraldeen artean daude Portugal, Bulgaria, Errumania, Hungaria, Eslovakia, Eslovenia, Polonia, Lituania, Letonia, Estonia eta Finlandia.
Lanaldi laburtuko eskulanaren parekidetasun handiagoa ere ematen da Txekiar Errepublikan, Danimarkan, Suedian, Holanda, Belgika, Irlanda edo Italian. Bulgariako edota Errumaniako erregio gutxi batzuetan gizonezkoen eskulanaren presentzia handiagoa da emakumezkoena baino lanaldi laburtuan.