2006-2010 urte artean Euskal Herriko 78 udalerritan establezimendu kopurua jaitsi egin da eta 25.000 eta 50.000 biztanle arteko udalerrietan eman da jaitsiera kopururik apalena.
Jaitsi hemen ranking-eko dokumentua.
Proportzionaltasunaren logika jarraituz, tamaina txikiagoko udalerrietan establezimenduen dentsitatea biztanleko altuagoa da. Horrela adierazten dute zifrek: 1.000 eta 5.000 biztanle arteko udalerrietan 1000 biztanleko bataz besteko 52,6 establezimendu daude eta mila biztanletik beherako udalerrietan aldiz 52,3 non 2010eko bataz besteko kopurua udalerri guztiekiko 50,9 establezimendukoa den.
Datuen irakurketak ordea joera batzuk azaleratzen ditu. Mila eta bost mila biztanle arteko udalerriek dute dentsitaterik altuena. Hau gertatzen da, batetik, biztanleriaren kopuru murritzagatik eta bestetik sakabanatuta dauden udalerriek jarduera ekonomikoa eta aktibitatea biltzeko duten joeragatik edota udalerri tamaina handiagotara iristeko zailtasunengatik.
Honekin batera, 10.000 eta 25.000 arteko biztanleria duten udalerrietan establezimenduen dentsitaterik baxuena jazotzen da, mila biztanleko 37,1 establezimendu. Hauen artean, nabarmentzekoa da Gipuzkoako herrialdekoak direla udalerri asko eta asko, %42,1.