Skip to main content

Mediku ratioa herritarren arabera: Nafarroa Garaiakoa Europako altuenetakoa

Mediku kopurua 100.000 biztanleko 2010 Euskal Herria Europako Batasuneko testuinguruan

Euskal Herriko ratioa 424koa, Batasunaren baitan nabarmentzen dena. Estatuen balizko sailkapenean 3. lekuan legoke, eta erregioen mailan 34.ean.

Europako Batasunean lurralde eremu bakoitzak duen mediku kopuruaren ratioak argazki gorabeheratsua uzten digu. Euskal Herrian 100.000 biztanleko 424 mediku ditugu, Alemaniak, berriz, 363,2 (2009), Erresuma Batuak 267,7 (2010), Irlandak 421,6 (2010), Norvegiak 404,8 (2009), Lituaniak 370,6 (2008), Estoniak 335 (2008) eta Letoniak 298,6 (2009) zenbait aipatzearren. Estatuen sailkapen batean 3. lekua beteko luke Grezia (613, 2009an) eta Austriaren (468, 2009an) atzetik.

Euskal Herria eta bere eremu administratibo nagusien ratioak Batasuneko erregioekin alderatuz (NUTS2 maila, 233 erregio) Euskal Herria 34. lekuan legoke mediku gehien duen erregioarekiko (Ceuta, 964ko ratioaz). Gure lurraldeei dagokionez Nafarroa Garaiak 634,6ko ratioa du, EAE-k 388,6koa. Iparraldeko hiru herrialdeetarako ez dugu daturik, Akitaniako ratioa, aldiz, 335ekoa da.

Joera geografikoei dagokionez, ratioak altuak dira mediterraneo inguruan. Esaterako Italiako zenbait erregiotan (Liguria, Emilia-Romagna, Lazio, Abruzzo, Sicilia), Espainiakoetan (Aragón, C. Valenciana, Murcia) edo frantziakoetan (Provenza-Alpes-Costa Azul). Austriako erregio gehienetan ere ratioa nabarmena da.

Aldiz, ratioa baxua da Europako Batasunari lotu berri zaizkion ekialdeko erregioetan,Frantziako iparraldekoetan edo Eskozian (Ipar-ekialdean izan ezik), Eurostaten arabera.

Ikus datuak www.atlasa.net atarian.