Skip to main content

Lan ezbehar kopuru garrantzitsua

Lan istripuak murriztu dira baina zifrak oso altua izaten jarraitzen du

(azken hamarkadan 600.000 baino gehiago)

Lan istripuen kopurua 2011n Hegoaldean 47.363koa izan zen. Horietatik 298 larriak izan ziren eta 78 heriotzak. Iparralden azken urtean 3 hildako suertatu ziren eta nazio mailan lan istripuetan hildakoen kopuruak 81eko zifra osatu zuen. Bilakaerari erreparatzen badiogu, lan istripuak murriztu egin dira arin baldin bada ere (%-0,4) eta Hegoalden, nabarmentzekoa da larri zaurituen murrizketa, %-9,4.

Azken hamarkadan, iturri ofizialetatik jasotako datuen arabera, lan istripuen kopuruak joera beherakorra izan du (2005 urtean izan ezik). Hegoaldeko errealitateari erreparatuz gero lan istripu larrien kopuruak izan du murrizketarik handiena, %-9,5 urteko media, eta gutxien jaitsi direnak lan heriotzen zifrak dira, %-3,3ko urteko media.

Horrela bada, 2011 urtean zehar 10.000 okupatuko 394,2 istripu suertatu ziren , azken hamar urtetako mediaren azpitik, 481,1. Azken urteko datuei so eginez, Gipuzkoak jasan du lan istripuetan hildakoen kopururik altuena okupatutako biztanleriaren arabera (10.000 okupatuetatik 1). Bestalde, Iparralden 0,3 hildako suertatu ziren 10.000 landuneko.

Lan ezbeharren joera beherakorra izanagatik 2011n 10.000 okupatutatik 0,6ko hildako izan ziren lan istripuetan Euskal Herrian, Eskoziatik oso urrun, 0,06 data horretarako. 2008ko datuen arabera, Europako Batasunean Errumaniak soilik jaso zuen tasa altuagoa.

Datu ofizialetatik harago, Euskal Herriko lan istripuen eta ezbeharren argazki eta datu zehatzak izatea oso zaila da. Batetik, Iparraldeko kasuistiken inguruan opazitate handia dago. Bestetik, eragile sindikalek aitortzen dutenez, iturri ofizialek ez dituzte biltzen beraien datuen artean lan ezbeharretan suertatutako kasu guztiak, izan ere, esaterako, erregulatu gabekoen ezbeharrak ez baitira zenbatzen.

[table id=16 /]