Finantial Times egunkariak EAEko ekonomiaren inguruko separata bat kaleratu zuen (ikus esteka honetan) non EAEko alderdi desberdinak aztertzen diren. Horien artean daude mareen bitartez energia sortzeko Mutrikuko proiektu esperimentala, ETAren erabakiaren ondorengo eszenategi ekonomikoa, Gasteizko hiriburu berdearen izendapena eta enpresak ezartzeko honen erakargarritasuna, kooperatiba mugimendua eta honen eredua garaiotan, kutxen fusioa eta Kutxabank, automozio enpresen klusterra, turismoarekiko erakargarritasuna eta gastronomia...
Argitalpenak EAE goraipatzen du inbertsioak egiteko erakargarritasungatik eta nazioarteko negozio sare garrantzitsuagatik.