Goi mailako hezkuntza dutenen portzentajea
Euskal Herria Europako Batasuneko testuinguruan 2010
Euskal Herriko biztanleriaren (24-65) %41,7 goi mailako titulazioa du
Europar Batasuneko bataz bestekoa %25,9koa da, Euskal Herriko kasuan, aldiz, populazioaren %41,7k ditu goi mailako ikasketak.
Euskal eremu administratibo desberdinen artean EAEko emaitzak dira nabarmentzekoak, %44,1. NUTS 2 erregioen arteko rankingean, non Europako Batasuna 27 osatzen duten, EAE 6. postuan dago eta Nafarroa Garaia 22.go postuan 5,5 puntu gutxiagorekin %38,6ko portzentajearekin. Iparraldeko hiru herrialdeak postu hauetatik urrunago daude.
Europako erregioen testuinguruan aipatzekoa da goi mailako ikasketen proportzio baxua italiar erregioetan, Austria, Txekiar Errepublika, Eslovakia edo Hungariari dagozkien Europako erdialdeko erregioetan, edota ekialde kontinentaleko eremu zabaletan (Errumania bere osotasunean eta Bulgariaren zati handi bat). Greziako zatirik handienean eta Portugalen goi mailako hezkuntza dutenen proportzioa baxua da.
Goi mailako hezkuntza ezinbesteko elementua da beraien gizarte eta ekonomian eraldaketa gauzatu nahi duten gizarteentzat, batik bat, gizarte kohesio handitu, ingurugiroarekiko errespetuzko jarduerak gauzatu eta aberastasuna sortzeko noranzkoan. Euskal Herriaren kasuan lehenengo pausua eman du, hau da, formakuntza maila berri baten aldeko apustua egitea. Orain hurrengo urratsa falta zaigu, hainbat erakundek aipatzen duten moduan (Orkestra, sindikatuak…), gaitasun hori gauzatuko dituzten askotariko baliabideak garatzea.
Datuak ikusteko www.atlasa.net