Skip to main content

PEDRO LUIS URIARTE: Gure etorkizunak nazioartekotze oso indartsua behar du

Pedro Luis Uriarteren konferentzia mundu mailako ekonomiaren bilakaeraz, EAEko egungo jarduera ekonomikoaz eta "zer egin?" galderari Euskal Herrian eman beharreko erantzunaz. Bideo formatuko dokumentua da eta azpimarratzekoak dira hizlariaren etorria eta mintzaldiak oinarri dituen datuak. Horrek guztiak dokumentu oso gomendagarria egiten du ekonomia arloko herri estrategian interesatutakoentzat. Pedro Luis Uriarte Economía, Empresa, Estrategia erakundeko lehendakari exekutiboa da eta bere mintzaldia ELKARGIren XXIII enpresa topaketen baitan eskaini zuen martxoaren 28an Donostiako Kursaal jauregian. Ikusi bideoa.