Skip to main content

Euskal lurraldeak Europar Batasuneko erregiorik ekoizgarrienen artean

Balio erantsi gordina landuneko (€), 2009

Euskal Herria Europako Batasuneko erregioen testuinguruan

Euskal Herriko ekonomiak landun bakoitzeko balio erantsi gordinik (BEG) altuenetakoa du Europako Batasuneko erregioen artean (EUROSTATen datuen arabera, 2009 urtekoak).

Euskal Autonomi Erkidegoak 63.240 €-ko BEG dauka landuneko, Europako erregio garatuenen mailan erregio eskandinaviar, alemaniar edo Frantziako Provence-Alpes-Côte d'Azur (63.084€) delakoaren mailan.

Edonola ere, gure emaitzak Brusela (142.923€), Londres (138.913€) edo Luxenburgoren (155.000€) emaitzetatik urrun daude, besteak beste, gure jarduera ekonomikoa desberdina baita.

Halaber, Katalunia (56.347 €) edo Madrileko komunitatearen (60.230 €) mailatik gora kokatzen da.

Nafarroa (59.664 €) eta Ipar Euskal Herria (55.796 €), berriz, Berlin (52.787 €), Hannover (56.472 €) edo Eskoziako Ipar Ekialdearen pare (60.746 €) dabiltza. Ekialdeko erregioetan dago, aldiz, balio erantsi baxuena, 25.000€tik behera landuneko.

OHARRA: emaitza hauek ez dira aberastasunaren banaketa mailarekin nahasi behar. Horretan, antzeko BEG izan arren, desberdintasun handiak daude Europako erregio batzuen eta besten artean.

Mota honetako datuak eta informazio kontsultatzeko jo www.atlasa.net gunera.