Gaindegia ebaluatzeko eta finantzatzeko "goi-bilera" instituzionala

Ekainaren 17an Bizkaiko Aldundiko Ekonomia sustatzeko Sailean Gaindegia ebaluatzeko “goi-bilera” instituzionala burutu zen, 2025. urtean burututako bilera emankorrei segidakoa emanez.

Behatokiaren barneko izendapenean “Gailurra” izena duen Batzorde honek Gaindegiaren lana sei hilez behin ebaluatu eta Gaindegiaren finantza-euskarriari laguntzea du helburu.

Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritza, Nafarroko Gobernua eta hiru aldundietako ordezkariak izan ziren bertan, Gaindegiako ordezkariekin batera. 


Euskal Elkargoko ordezkari berriak, berariaz jakinarazi zuen, bitariko (Gaindegia-Instituzioak) ordezkaritza instituzional honetan partaide izateko interesa, nahiz eta zehazki saio honetara etortzerik ez izan.