Skip to main content

Osasun larrialdia: udalerri mugak eta bizitokitik kilometro bateko eremuaren bistaratzailea

Maiatzaren 2tik aurrera kalera ateratzeko baldintza berriak jarriko dira indarrean Hego Euskal Herrian, iragan igandean hasitako bideari aukera berriak batuz. Norbere bizitokitik kilometro bateko eremuan atera ahalko dira herritarrak egunean behin, eta kirola egiteko aukera ere izango dute. Ateraldi horiek distantzia eta ordutegi jakin batzuen barruan egin ahalko dira, kasuan kasu. Ondoko mapa interaktiboak herritarrek kontuan izan beharreko bi aldagai nagusiak bistaratzeko aukera ematen du. Batetik, norbere bizitokia aukeratu eta kilometro bateko eremua bistaratzekoa. Bestetik, zein den norbere udalerriaren mugak. Geolokalizazioa aktibatu daiteke ere ezkerreko hirugarren botoiarekin. Informazio hori mugikorrean geratzen da eta ez da beste inora igortzen.


Ikusi mapa handiagoa

Etiketa orokorrak