Euskal enpresak Txinan hazten

Dagoeneko 83 euskal enpresak Txinako merkatuan lehiatzen dute. Berriki, MCC-k industriagune berria inauguratu du. Bertan, Wingroup-Dikar, Orbea, Orkli eta Oiarso kooperatibak lekua hartu dute eta etorkizunean, enpresa gehiago gehitzea espero dute.

Ikus, Jesus Maria Herrastik, MCC-ko Nazioarteko Harremanetarako departamentuko Zuzendariak, MCCko industria politikaz egindako lana: "Internazionalizazioa: garapena edo lekualdatzea".

Ikus, bestetik, Gaindegiak Euskal Herriko deslokalizazioaren inguruan bildutako dokumentazioa.