Argitalpenak

Nafarroaren garapena eta enpresa dibertsifikazioa gizarte zibiletik
Gaindegia,

Nafarroako enpresa sarea dibertsifikatu eta sustatzeko ekimen berria sortu da. Helburu horretan lagun dezaketen erakunde, entitate, enpresa etab.ek hartzen dute parte ekimenean. Irakurri, Diario de Noticias-en egindako elkarrizketa hiru partaideri.

Last updated 3 mins ago

Bikaintasuna finantza osasunean Hegoaldearentzat
Gaindegia,

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa konfidantza igorle dira: ordainketak puntualki egin eta etorkizunean kaudimena bermatuko omen dute. Standard and Poors Rating agentziak AAA kalifikazioa eman die eskualde hauei, Espainiako Estatuari, aldiz, kendu.

Last updated 3 mins ago

Laborantza: sindikalismoa eta garapena
Gaindegia,

Euskal Herriko laborantza ganbararen bi frente nagusiak izan dira sindikalismoa eta garapena. Manu Robles-Arangiz Institutuak, monografiko honetan, Euskal Herriko Labontza Ganbararen sorreratik gaurdainoko ibilbidea aztertzen du. Ikus argitalpena.

Last updated 3 mins ago

Krisi ekonomikoa eta autogobernua
Gaindegia,

Krisi ekonomikoaz haratago, beste lau krisi gehiago definitzen ditu Ramón Zallok, ekonomian katedradunak, bere iritzi artikuluetan. Egungo egoerari aurre egiteko, ekonomilariak, euskal gizartearen eta bere ekonomiaren abantailak aztertzen ditu aurrera begira erabaki eta estrategia hoberenak hartzeko. Irakurri albisteak.

Last updated 3 mins ago

XXI mendeko adierazleak Euskal Herrirako. Analisia
Gaindegia,

Ingurune ekonomiko orokorra, enplegua, berrikuntza eta ikerkuntza, ekonomiaren erreforma eta gizarte kohesioa. Lehenengo aldiz aipatu ekonomia alorren adierazle galeria apala dugu kalkulatua Euskal Herrirako. 22 adierazle genero eta jarduera adar desberdinetan banatuta.

Antón Borjak, EHUko irakasleak, eta Michel Larrasquet-ek, Mondragon Unibertsitateko irakasleak adierazle hauen gaineko analisia egin dute.

Last updated 3 mins ago

ABENDUAREN 4KO HITZALDIA BERTAN BEHERA
Gaindegia,

Azpeitiko gertaera larrien ondoren gai honi buruz eztabaidatzeko beharrezkoa den giroa falta delakoan, Gaindegiak bertan behera utzi du biharko antolatutako hitzaldia, Donostiako NH Aranzazu hotelean (“Euskal Herriaren dimentsio ekonomiko eta soziala Europan”).

Last updated 3 mins ago

atlasa.net
Gaindegia,

Grâce au portail atlasa.net, vous pourrez améliorer vos connaissances économiques et sociales du Pays Basque. Ce site combine information et service. La présentation de cet outil se fera le 11 décembre à Saint-Sébastien.

Last updated 3 mins ago