Gaindegiak Iparraldeko ekonomia eta gizarte alorrean mugaz gaindiko lankidetzan engaiatutako 6 eragile elkartu ditu mahai inguru batean Iparralde eta Hegoalderen arteko lankidetzaren inguruan eztabaidatzeko. Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin? Galdera hori abiapuntu izanda,
- Jean Michel Larrasquet (ESTIA),
- Peio Olhagaray (Baionako Merkataritza Ganbara),
- Mixel Berhokoirigoin (EHLG),
- Amaia Fontan (LAB),
- Mitchel Etchebest (Artzainak Taldea eta Mauleko Auzapeza) eta
- Jose Luis Aizpuruk (Euskal Irratiak)
Ekitaldia irekia izango da UEUko ikastaroen karietara.
- Data: Uztailak 5, asteartea.
- Lekua: IUTeko Baionako Unibertsitatean, Gaztelu Berria - Paul Bert enparantza - 64100 Baiona
- Ordua: 17:00etatik 19:00etara
- Hizkuntza: euskara
Izen emateko, mesedez, bete ondorengo izen emate orria.