2011n Euskal Herriko inportazioen portzentajea BPGarekiko %26,4koa izan zen. Datua Europa mailan alderatuz gero, nahiz eta Euskal Herriaren mendekotasun energetikoa eta erdi-manufakturena altua izan, ondasun eta zerbitzuen alorrean BPGarekiko portzentajea ez da hain baxua europako gainontzeko estatuetan. Ondorioz, estatuen arteko ranking batean Euskal Herria litzateke inportazioen kontsumitzailerik txikiena bere BPGrekiko.
2011n zehar EB-27k BPGaren %42,4ko inportazioak kontsumitu zituen, Europa 15ak baino 4 hamarreko gehiago. Gutxien inportatzen dutenen artean daude, Euskal Herriaz gain, Norvegia (%28,2), Frantzia (%29,7), Italia (%30,2), Espainia (%30,7), Grezia (%31,5) eta Turkia (%32,7).
Europako kasuaren beste aldean daude, berriz, Luxenburgoz gain (%135,2), Malta (%93,1), Estonia (%87,8), Eslovakia (%86,5), Hungaria (%84,9) eta Irlanda (%84,2). Europako beste erreferentzia nagusien kasuan, esaterako Erresuma Batua edo Alemania, ondasun eta zerbitzuen inportazioek BPGren %34,2 eta %45 osatzen dute hurrenez hurren.
4 estatuk soilik murriztu dituzte euren inportazioak BPGrekiko. Hauek dira Txipre (-%1,9), Malta (-%0,8), Suitza (-%0,8) eta Norvegia (-%0,6). Euskal Herriaren kasuan (4,2), EB-27 baino 1,6 puntu gehiago hazi da. Hala ere, inportazioetan murrizketak jazo dituzten lurraldeak azken hiru urteotako testuinguru ekonomiko berrian 16 dira eta horien artean kokatzen da Euskal Herria. Zerrendaren buruan daude Bulgaria, Txipre, Kroazia, Luxenburgo edo Grezia.
Euskal Herriko inportazioen inguruko informazio gehiago hemen.