Iparraldeko barnealdean %12,9 igo dira enplegu eskaerak 2011 urtean

Iparralden, guztira, %5,9ko hazkundea izan zen, aurreko urteko zifra bertsua

2011 urtean zehar 19.081 lan eskaera erregistratu ziren (A,B.C kategoriak) Iparralden, 2010ean baino %5,9 gehiago. Hala ere, 2010ean hazkundea nabariagoa izan zen, %6,1ekoa. Barnealdeko udalerrietan hazkundea %12,9koa izan zen eta bitarteko zonaldean, berriz, %9,2koa. Lurralde osoan zehar hazkundea ez da homogeneoa izan urtean zehar. 2010ean lan eskaeren hazkuntza kostaldean handiagoa izan zen, baina azken urtean, lan eskaeren zifrak izugarri hazi dira barnealdean, eta maila apalagoan bitarteko zonan.

Adin taldeen arabera, hazkunderik altuena 50 urtetik gorakoen artean jazo da (%14,1), 2010ean (%19,6) gertatu zen moduan. 2010ean barnealdeko zonaldean %45,9ko hazkuntza eman ostean adin tarte horretarako, 2011ean hazkundea Iparraldeko kostan gailendu da (%13,2). Baina batez ere bitarteko zonaldean eman da hazkunderik altuena 2011erako, %18,2. Lan eskaerak emakumezkoak dira kostaldean (%55,1) aitzitik barnealdean ez (%28,0).

[table id=44 /]

Biztanleria gaztearen artean, lan eskaerek %17,0ko hazkundea izan dute bitarteko zonaldean eta %4,4ko jaitsiera izan dute barnealdean 2010rekiko, alderantzizko joera baten ostean azkeneko urtean. Kostaldean, 15 eta 24 urtekoen arteko lan eskaerak pixkanaka hazten eta mantentzen ari direla ikusten da, %0,7ko hazkundearekin. Barnealdean, emakumeen lan eskaeren portzentajea %16,1 hazi da, nahiz eta eskatzaile guztien %40,5a osatu. Bitarteko zonaldean, emakumezkoak dira lan eskatzaileak %57,4, eta kostaldean, berriz, %51,9. Honekin batera, barnealdean, eskaeren %60,5 emakumezkoenak dira 15-24 urte arteko adin tartean.

Lan merkatuaren inguruan ditugun azken datuek lurraldearen inguruko argazki argigarria uzten digute (2008): Iparraldeko kostan Iparraldeko biztanleria osoaren %58,7a biltzen den bitartean eta bitarteko zonaldean biztanleriaren portzentaje altuagoa finkatu den bitartean azken urtetan, barnealdean biztanleriaren galera nabaria izan da. Egoera honekin batera, barnealdean eta bitarteko zonaldean aktibitate tasa kostaldean baina altuagoa izan da, baita gazteenen artean ere. Era berean, enplegu tasa apalagoa da kostaldean barnealdean baino eta bitarteko zonaldean, berriz, errealitate biak konbinatzen dira, nahiz eta barnealdeko egoeraren antz handiagoa duen. Langabezia ere kostaldean pilatzen da, barnealdearen bikoitza izanik azken hau, bai emakumezkoen artean, bai adin tarte desberdinen artean, datuek erakusten duten moduan.

[table id=42 /]