Zientzia eta Teknologian 20 eta 29 urte artekoen graduatuen ratioa 21,9koa da mila biztanleko Euskal Herrian. Datuok 2008 urteari dagozkie.
2007arekiko 1,1eko beherakada jazo zuen adierazleak. Euskal Herrian adin tarte horretako graduaturik gehien 2006 urtean eman zen, 23,3 graduaturekin mila biztanleko. Urte horretatik aurrera, graduatuen beherakada izan da 2007an, 0,3koa eta 1,1ekoa 2008an.
Euskal Herriko administrazioetan ratiorik altuena EAEk (24,0) du nahiz eta beherakadarik handiena berak jazo izan aurreko urtearekiko (-1,3). Iparralden (20,8) ez da aldaketarik eman azken urtean eta Nafarroa Garaian, berriz, ratioa 15,3koa da mila biztanleko eta 0,8ko jaitsiera izan zuen aurreko urtearekiko. Joera, ondorioz, aztertuko epealdiko azken hiru urteetan beherakorra izan da hiru administrazioetan eta ondorioz Euskal Herrian.
Nazioarte mailan, nahiz eta beherakada izan, Finlandiak (24,3) soilik gainditzen du Euskal Herria 2,4 puntutan lehenengo aldiz 2008an lurralde nordikoan jazotako hazkunde nabariaren ondorioz. Euskal Herriko ratioaren atzetik daude Portugal (20,7), Frantzia (20,2), Irlanda (19,5) edo Erresuma Batua (19,2). 27ko Europan ratioa 14,5ekoa da azken urteotako etengabeko hazkundearen emaitza. EB-15ean ratioa puntu erdi baxuagoa da (14,0).
Japonian, esaterako, 2008ko ratioa 14,3koa izan zen eta AEBetakoa 10,1. Holanda (8,8), Norvegia (9,2), Italia (11,3) edo Espainia (11,6) bezalako Europako estatuetan proportzioa ez da horren altua.
[table id=39 /] [table id=40 /]