Barne Produktu Gordinak eroste ahalmen parekatuan neurtuz %2 hazi zen 2010 urtean zehar (ez dugu datu berriagorik Euskal Herri osorako kalkulua egin ahal izateko). Datu hau esanguratsua da aurreko bi urteen emaitza ezkorra izan zela kontuan hartzen badugu, 2009an gogorrena, (%-5,8).
Eremu administratiboak bereiziz pertsonako BPG (eap) altuenak EAE-koak izaten jarraitzen du (31.516 €) eta apalena Ipar Euskal Herriko hiru herrialdetakoak (21.829 €). Azken eremu honetan hazkundeak ezkorra izaten jarraitu zuen 2010 urtean, baina ez zuen aurreko bi urtetan Hegoaldekoaren moduko jaitsiera bortitzik nozitu. Emaitza hauek ezin daitezke lurralde eremu txikiagoetara jaitsi, interesgarri izan daitekeena lurraldeen arteko desorekaka ezagutzeko. Edonola ere, Hegoalde eta Iparralderen arteko desberdintasuna aski esanguratsua gertatzen da.
BPG Erosteko Ahalmen Parekatuan €tan, hazkundea eta biztanleko. Euskal Herria, 2010
[table id=9 /]Honela, 2009 urteko datuen arabera, Euskal Herria maila pribilegiatuan kokaturik dago Europa mailan. Pertsonako 29.977€ko BPG (eap) batekin Alemaniako eskualde ezagun batzuk gainditzen ditu, bai eta Alemaniako batez bestekoa ere (+2.777 €), Finlandiakoa (+3.077 €), Frantziakoa (+4.577 €), Eskoziakoa (+4.777€) edo Espainiakoa (+5.777 €).
Ondorioz Euskal Herriko emaitzak Baden-Württemberg edo Irlandaren parekoak dira, 2009ko datuen arabera. Halaber,Europako Batasuneko batez bestekoarekiko aldea nabarmena da (+6.477 €), baina Norbegiarengandik urrun 11.223 eurotan.
[table id=10 /] *Eroste Ahalmen Parekatua (EAP) herrialde desberdinen arteko bizitza maila modu errealistan alderatzeko egiten den egokitze ekonomikoa da, pertsonako barne produktu gordina herrialde bakoitzeko bizimoduaren kostuaren arabera neurtuz.