[BLOG ESNAOLA] Made in Basque Country
Marka hau sustatzearen beharraz mintzatu da hainbat azken aldian. Bai Gasteizko Legebiltzarreko hauteskundeen inguruan, bai Ipar Euskal Herriko ekonomia sustatzeko proposamenen inguruan. Aurreko batean esan bezala, “euskaldun” agertzeak mesede egiten dio euskaldunari historian gutxitan izan bezala. Baina Made in Basque Country sor marka garatzeak ezinbestean orain arte inoiz edo gutxitan egin dugun ariketa bat egitea eskatuko digu, “basque” kontzeptuaren pean nor eta zer sartuko dugu?