
Euskal Herriko pirinioen azterlana
Euskal Herriko Pirinioen egoera aztertzen duen ikerlana argitaratu berri du Kattalin Sainte-Mariek, Gaindegiaren babesaz. Lan honek mendialdeko udalerrien problematiken erakusgarri izan nahi du.
Euskal Herriko Pirinioen egoera aztertzen duen ikerlana argitaratu berri du Kattalin Sainte-Mariek, Gaindegiaren babesaz. Lan honek mendialdeko udalerrien problematiken erakusgarri izan nahi du.
Europan bi adierazle nagusi erabili ohi dira familia baten bizi kondizioak neurtzeko: pobrezia arrisku tasa: eta gabezia material larria. Horiek kontuan hartuta, Euskal Herrian pobrezia arrisku tasa 10,9koa zen 2014an, eta gabezia materiala, 4 puntukoa.
Euskal Pirinioaldea 155 udalerrik osatzen dute, EHko udalerrien %22,6a da hori, baina biztanleria osoaren %2,7a baino ez. Ingurune honek bizi duen biztanleria galera larriaren seinale da datu hori.
Europar Batasunean nagusitu den joeraren kontra, 2015eko lehen hiruhilekoko datuen arabera, Euskal Herrian esportazioak 9 puntu gutxitu dira aurreko hiruhilekoarekiko, eta 2,8 puntu iazko tarte berarekiko. Inportazioek ere behera egin dute.
Igandean Hego EHko emaitzak Gaindegiak Berriarentzat egindako mapa interaktiboan jarraitu ahalko dira: eskrutinioa %30, %60 eta %100 dagoenean kargatuko ditugu datuak.
#M24
@gaindegia eta @berria
Euskal Herriko aireportuek ia bost milioi eta erdi bidaiari batu zituzten iaz. Miarritzekoa da krisia hasi zenetik gero eta bidaiari gehiago jasotzen jarraitu duen bakarra. Euskal Herriko bost hegazkin bidaiaritik bat hartzen du hain zuzen ere.
Euskal Herriak saldo positiboa du merkataritza fluxuei dagokienez esportatzen duenak inportatzen duenak bainobalio handiagoa baitu. Zenbait sektore, aldiz, kanpo faktoreekiko menpekotasunak ertsiki baldintzatuta ageri dira.
Herri baten ezaugarri nagusia bere buruaz arduratzea da. Herri oro bere kide berrien geroaz (haur eta gazteak), adinekoen ongizateaz (atsedena eta zaintza) eta geroratzeaz (orain erein gero jasotzeko) arduratzen da. Helburu komun horrek batzen ditu alde batekoak eta bestekoak, kultur osagaia oinarri bateratzaile dutela.
Lan istripuak %38 murriztu dira azken 25 urteotan, baina ezbehar gehiago gertatu dira joan-etorrietan. 2014an, baja ekarri zuten 29.226 lan istripu erregistratu ziren Hego Euskal Herrian, 2.609 istripu 100.000 langileko.
Hemendik eta 2030era, heren bat haziko da 65 urtetik gorakoen kopurua, 14 urtetik beherakoena laurden bat baino gehiago murriztuko den bitartean. Laburki esanda: euskal herritar gutxiago izango gara, baina batez ere, zaharragoak.