Industria establezimenduen %65,5 mikroenpresak dira

Nafarroa Behereako kasuan mikroenpresek industria ehunduraren %72,1 osatzen dute

Euskal Herriko industria ehunaren erdia 5 langile edo gutxiagoko enpresek osatzen dute (%49,9), 2010 urteak utzitako datuen arabera. Maila honetatik gora dabil Nafarroa Beherea (%53,1) eta azpitik Gipuzkoa (%46,8).

Mikroenpresek (10 langile bitartean) oro har Euskal Herriko establezimendu industrialen %65,5 osatzen dute, eta are presentzia nabarmenagoa dute Nafarroa Beherean (%72,1), Zuberoan (%69,5) edo Lapurdin (%68,7). Batez besteko nazionalaren azpitik Gipuzkoa (%63,7) eta Araba (%64,3) daude.

10 eta 49 enplegatu bitartean dabiltzan enpresek arlo industrialeko enpresa guztien %27,1 osatzen dute. Zifra hori are handiagoa da Gipuzkoan (%28,6) eta Araban (%28,3) eta txikiagoa Iparraldeko hiru herrialdetan, non Euskal Herriko industria sektoreko establezimendu guztien %8,3 kokatzen da.

49 enplegatu baino gehiago dituzten establezimenduak nazio mailako industria ehunaren %7,3a osatzen dute. Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia dabiltza maila horretatik gora (%7,7) eta nabarmen apalago Nafarroa Beherea (%3,9).).

Zuberoa da bere lurraldean 100 langile edo gehiagoko establezimendurik ez duen herrialde bakarra.

Datu hauek Euskal Herrian bizi ditugun bi joeren adibidea ematen digute. Batetik Nafarroa Garaia, Araba eta Gipuzkoaren izaera industriala, non establezimendu industrialak batez beste handiagoak diren, eta bestetik, mikroenpresa industrialen presentzia gero eta handiagoa. Euskal Herriko enpresa industrial handi, ertain, txiki eta mikroen artean negozio harreman eta elkarlana indartzeko aukera ez ezik, premian ere bagaude. Herrialdeetako merkataritza bazkundeek eta enpresa elkarte desberdinek herri ikuspegiz jokatu eta euskal enpresen lurralde arteko sinergiak sustatzeko garai egokia da. Euskadi Invest eta antzeko jarduerek izaera nazionala behar lukete.

[table id=15 /]

*Mikroenpresa: mikroenpresa 9 langile edo gutxiago dituen enpresari deritzo.