[TELEBISTA] "Sutearo" auzolan ekonomia-sistema ezagutu dugu
Aste honetan Zornotzara egin dugu salto Sutearo ekimena ezagutzeko. Horren kudeatzaile diren Izaskun Abrisketa eta Iranzun Pertika eskutik jakin dugu ohiko sistema komertzialen ondoan, garai bateko elkartasun sistemetan oinarritzen den ekimen honen berri.
Bestalde, gure azken txostenetako bati ere heldu diogu, hain zuzen ere, Ipar Euskal Herriko etxebizitzen geografiari. Izan ere, nabariak dira lurraldeak bizi dituen desorekak alor horretan, bai eta beste batzuetan, hala nola, enplegu falta, gazteen emigrazio fenomenoa edota etxebizitza batera sartzeko dauden zailtasunak.
Ikus bideoa hemen: