Mixel Berhokoigoin, EHLGko Lehendakaria
Paul Nicholson, EHNE Bizkaiako kidea
Elkarrizketa kanpoan edo barruan? Mixel Berhokoirigoinek zerua zeharkatzen duten lainoei so egiten die. Barruan hobe. Bere ondoan, Paul Nicholson. Biak laborariak, nahiz eta bakoitzak ibilbide oso desberdina duten. Biak sindikalistak, nahiz eta bakoitzak ardura desberdina hartu duen. Mahaiaren gibelean jartzen dira biak, elkarren ondoan, etorkizun ekonomiko delako eremu zabal eta ezezagun hori nola landu behar den azaltzeko prest. Badakite ez dela zeregin erraza, bainan horretan bi nekazari hauek –guztiek bezala- badute eskarmentua, izan ere, baserritarren bizia ez da inoiz samurra izan. Eta baserritar militanteena are gutxiago.
Mixel Berhokoirigoinek bere etxaldeko betebeharrak ELB sindikatuaren ardurarekin partekatu behar izan du urte ainitzetan eta orain berriz Euskal Herriko Laborantza Ganberaren lehendakaritzarekin. Paul Nicholson berriz, baserriko lanak EHNE sindikatuko betebeharrekin partekatu behar izan ditu eta orain Via Campesina mugimenduaren koordinazioarekin. Bi talaia pribilegiatu horietatik, bi laborari hauek etorkizuna laboratzeko tresnak aurkezten dizkigute: tokian tokikoak.
Justuki, hemengo produktibistek ezer egiterik ez badute, betiko baserritarrak, nahiz eta kalitatearen karta jokatu, izango al duzue aukerarik horri aurre egiteko?
Paul Nicholson: Nire ustez da aukera bakarra. Ez gaude topaten merkatu berezi bat, ez gaude topaten prezio altuak, nahi dugu sendotu gure ekonomia lokala, gure merkatu lokala, erantzun gizartearen behar konkretuari.
Ez dugu amesten gure esnea Benidormen saltzea, gure merkatua hemen da, Bilbon, Barakaldon, Donostian. Hori hala izan behar da. Horretarako bereiztu egin behar dugu gure produkzioa, identifikatu behar dugu. Eta saldu behar dugu gure produkzioa geurea moduan. Merkatu globalaren aurrean aukera bakarra da.
Mixel Berhokohirigoin: Gehituko dut gauza bat: merkatu globalaren aurrean nola zaindu gure eredua? Ez dugu defendituko gure produkzioak Euskal Herrikoak direlako, baina ekoizteko eredu berezian eginak direlako. Behar dugu gure produkzioa identifikatu eta zaindu, bainan nekazaritza eredu bat atzean duelakoan, nekazaritza eredu baten fruitua delako. Eta eredu hori da nekazaritza multifuntzional bat, ekoizteko sistema bat ingurugiroa errespetatzen duena, pertsonak biziarazten dituena, lanpostuak zaintzen dituena, lurraldea okupatzen duena... kriterio anitz badira. Eta horren izenean hemen egiten den produktua ez da bakarrik pertsonak asetzen duen gauza bat, baina ere pertsonaren osagarriarentzat ona den gauza bat, herriarentzat ona den gauza bat, gizarte osoarentzat ona den gauza bat. Horren izenean zainduko ditugu gauzak. Ez dugu guk izan behar jokamolde edo estrategia korporatibista bat. Gure mezuak behar du ulertua izan gizarte osoarentzat beharrezkoa den gauza bat bezala. Gizarteak ez badu sentitzen beharrezkoak garela, ez gara izanen. Hala ere, ene ustez, nekazaritza iraunkorraren eredua eta praktikak eta errealitatea merkatu libre agresibo baten testuinguruan ez da osoki zaindua ere.
Bukatzeko, guk gure borroka, edo hitz handiegirik ez erabiltzeko, guk bilatu behar dugun erantzuna edo egin behar dugun lana bi mailetan izan behar da beti. Bat politikoagoa dena edo kuadro politiko berri baten eskakizuna eta defentsa egiteko, eta gehiago sindikal arloan den erantzuna, hau da, sindikatuaren identitatea baita marko politiko berri bati buruz lan egitea, eta bigarren erantzuna, behar bada teknikoagoa edo gehiago sartzen dena laborantzaren ereduaren mailan, egiteko erresistentziak antolatzeko, erran nahi baita kuadro politikoa aldatzen baldin bada egun batez, anartean behar da bizi. Eta ez du balio kuadro politikoa aldatzea bihar egun hiltzen baldin bagara. Orduan, bi mailetako erantzunak badira.
Paul Nicholson: Ni ados naiz esan denaz. Azkenean bai EHNEk eta bai ELBek defenditzen dugu nekazal politika bat soziala deitzen duguna, gizartearekin lotua, bere beharrekin lotua. Eta behar da izan nekazal politika koherentea ez bakarrik elikadurarekin baizik eta multifuntzionalitate osoarekin.
Honek sortzen du guretzako beste debate inportante bat: aliantzen estrategiak. Guk ikusten dugu ez garela mugimendu korporatibista bat; gizartearekin eta gizartean beste harremanak sortu behar dira. Nekazaritza bat sortu ez bakarrik babesten dituena baserritarrak eta baserritarren eredu bat, bainan lortzen duena gizartearen beharrei erantzutea. Honek eskatzen du beste harreman bat sortzea gure gizartean eta hori da helburu inportante bat guretzako. Gure ekintzak hara doaz, eta ez da erraza.
Elkarrizketa, Euskal Herria: erronka ekonomiko eta sozialak izeneko liburuaren parte da. Liburu honek euskal ekonomia eta gizarteko beste 12 eragileren hitzak biltzen ditu.