[important]Gaindegiaren ARGITALPEN BERRIA[/important]
Azken asteotan landa eremuaz, mendiko ekonomiaz eta bereziki Euskal Pirinioez jardun dugu, Udalbiltzaren Garapen eta Kohesio Fondoak martxan jarri duen Piriniotan lan eta bizi ekimenaren harira.
Euskal Pirinioen problematikak eman ditugu ezagutzera: periferizazioa, biztanleria galera, zahartze indize altua, baliabide nahiz zerbitzuetara irisgarritasun eza, jarduera ekonomikoaren dibertsifikazio urria...
Arazo horiek gertutik ezagun dituzten adituen ekarpenak ere zabaldu ditugu: Eduardo Malagon ekonomilariaren analisia (irakurri) eta Iker Elosegi Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailearena (irakurri). Eta gaiarekin loturiko erreferentziazko zenbait artikulu ere bai.
Hori guztia bilduta gera dadin, eta Gaindegiaren gogoeta eta ikuspuntua zabaltzeko asmoz, "Landa, mendia eta Pirinioen problematika" izenburua duen dossierra landu dugu.
Dossierra PDFan
Dossierra kontsultarako:
Eranskinak:
Landa, mendia eta Pirinioen problematika