[ASTEKO GAIA] Euskal Herriko gazteen ihesa

Gaindegiak gazteen migrazio mugimendiei begiratu nahi izan die aste honetan, Euskal Herrian gazteen ihesa zenbaterainokoa den ikertu nahian.

Datuok ez digute, baina, argazki positiboa erakusten. Krisia hasi zenetik etengabe igo da alde egin duten gazteen kopurua. 2012an, esaterako, Euskal Herritik alde egin zuten gazteen kopurua %12,2 igo da lehengo urtearekin alderatuta: zehazki 22.000 gaztek utzi zuten Euskal Herria. Esan beharra dago, Hegoalden eta Iparralden fenomeno honek arrazoi ezberdinei erantzuten diela: Hegoalden testuinguru ekonomikoarekin loturik ematen da (hortaz, nahiko berria den fenomenoa dela esan daiteke) baina Iparralden aski ezaguna dute, fenomeno estrukturala baita eta gazteak galtzen urteak daramatzate. Datu eta informazio gehiago: Txostena PDFan Gaiari lotutako adituen analisi eta iritziak: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK): Atzerrira joatea: kontatzen ez digutena Eguzki Urteaga, EHUko soziologiako irakaslea: Gazteen Ihesa Ipar Euskal Herritik   Kontsultarako txostena: