Enpresa proiektu berria energia sektorean
Gaindegia,
Euskal Herrian energia sektorean inbertsioa egin eta gasaren negozioa ustiatzeko asmoz Fenix Group Development (FGD) taldea sortu berri da. Joseba Grajales enpresariak eta Jon Azua lehendakariorde izandakoak dira proiektu buruak. Irakurri albistea, 2012/03/04ko DEIAn.
Last updated 3 mins ago
Pedro Luis Uriarte: "Arazo nagusi dira gehiegizko zatikatzea arlo ekonomikoan, gizartean, territorialean eta instituzionalean"
Gaindegia,
Amerikar sistema finantziariotik eratorritako krisia gainditzeko egoera hobean da Euskal Herria Espainia baino. Pedro Luis Uriartek euskal lurraldeek 5 urteko epean gaindituko dutelakoan dago krisia, Espainiak aldiz bederatzian. Euskal lurraldeek duten arazo nabaria, aldiz, ekonomialariaren ustez, bere zatikatze nabaria da arlo desberdinetan. Izan, arlo ekonomikoan, sozialean, territorialean zein instituzionalean.
Last updated 3 mins ago
Kulturaren ekonomia
Gaindegia,
Ekonomiaz aldizkariaren 78. zenbakian industria kulturala eta sortzailea aztertzen da bestelako ezagutzaren gizartean.
Last updated 3 mins ago
"Ekonomia da, artaburua!"
Herri-administrazioek finkatu duten lehentasunezko ekintza-ildoa austeritatearen printzipioa ezartzea izan da, baina agintarien ustez lortzekoak zirenen kontrako edo bestelako ondorio edo eraginak ikusten ari gara; izan ere, esan ziguten gastuaren murrizketek kontsumitzaileen eta enpresen konfiantza handituko zuela, eta konfiantza horrek gastu pribatua bultzatuko zuela, sektore publikoaren murrizketek eragingo zuten depresioa konpentsatuz.
Mobilizazio dinamika ere krisian Ipar Euskal Herrian
Arrazoirik falta izan ez zen arren, 2011n sindikatuek ez zuten, ez Ipar Euskal Herrian, ezta Estatu frantsesean ere, beren aldarrikapenik karriketan islatzea erdietsi. Gobernuari desadostasuna eta haserrea erakusteko saio batzuk izan ziren, batez ere Hezkuntzako funtzio publikoko langileen murrizketa planaren inguruan baina, egiari zor, ez ziren oso jendetsuak izan.
Urte gogoangarria, Rafa Diez Usabiaga
Askapen prozesuan dagoen kolektibitate nazionala garen aldetik, 2011 urtea gure bilakaera baldintzatuko duten egiturako aldaketen urtea izan da. Aldaketa hauek euskal lurralde bakoitzak gure eskenatoki politiko eta sozio-ekonomikoetara egin duten ibilbide konplexuekin bizikidetza autonomoa egin dute. Izaera desberdineko blokeotan hamarkada osoa eman ondoren, inflexio puntu baten aurrean gaude zalantzarik gabe, euskal nazioak nazioarteko unibertsoan hegaldia hasteko behar dituen indarrak pizteko inflexio puntuan.
Gastu sozialen murrizketaren ondorioak Euskal Herrian
Euskal ekonomiaren egoera
Jon LEONARDO
Deustuko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Krisi-egoera bihurri eta nahasia bizi dugu, ekonomia kapitalista berreratzen ari dena. Hego Euskal Herriaren egoera ekonomikoari erreparatzen badiogu, adierazi behar da Estatuan baino hobeago egin diola aurre, adierazle guztien arabera, krisiaren oldarrari. Hala ere, joera ekonomiko orokorraren eraginak pairatu ditu.
Fiskalitatea, gastu soziala, zor subiranoa... Gaindegia Txostena badator
Gaindegia,
Gai eta eduki berriekin Gaindegia Txostena 2011 argitalpena osatu dugu. Pixkanaka, Gaindegiaren web gunean edukiak zintzilikatuko ditugu. Analisiak (internazionalizazioa, gastu sozialen murrizketa, euroaren etorkizuna, erregio deprimituen azterketa...), eztabaida foroak (zor subiranoa), prentsa dosierra, Euskal Herriko eta bere lurraldeei dagokien estatistika sozio ekonomikoen eguneratzea...
Last updated 3 mins ago
Fiskalitatea, Xabier Aja
Zergei buruzko eztabaida. Zergak igo ala gutxiago gastatu?
Finantza-krisia izan da 2011. urteko gertakari eta albiste nagusia, eta gurean, zehazki, krisi horrek zergen inguruan eragin duen eztabaida nabarmendu da. Jarduera ekonomikoaren beherakadak bi efektu osagarri izan ditu: zergen bidezko diru-sarrerak urritu dira batetik, eta, horrekin batera, gizarte-gastuak handitu dira, langabezia igo delako, batik bat.
Gaindegia Txostena 2011
Gaindegia Txostena 2011 argitalpena osatzen gabiltza eta urtero legez Euskal Herriko errealitate ekonomiko eta sozialaren azterketa eta hausnarketan sakondu asmoz hainbat alor eta gai jorratu ditugu.