Ekonomia da, artaburua! Carlos Etxeberri
“Ekonomia da, artaburua!" Bill Clinton hautagai demokrataren James Carville aholkulariak bota zuen, 1992. urteko hauteskunde-kanpaina arrakastatsuan, gerora famatu egin den esaldia. Kanpaina horrek Etxe Zuriko Bulego Obalera eraman zuen Arkansasko gobernadorea zena, eta handik atera zuen George Bush aita, Ameriketako Estatu Batuen kanpo-politikaren ikur izan ziren Gerra Hotzaren amaierari edo Pertsiar Golkoko Gerrari begira zegoena, behar adinako arretarik jarri gabe herritarren eguneroko bizitzako arazoei eta beharrizan larrienei.

Juan Carlos Longas, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da eta ongi ezagutzen ditu Nafarroa Garaiko ekonomiaren gora beherak. Ekonomia urbanoan eta erregionalean lan egindakoak Xabier Lekuona kazetariaren galderak erantzuten ditu