Globalki lehiatzeko inbertsioa handitu
Euskal ekonomia sustatzeko Jaurlaritzak BPGaren %2,25 bideratu nahi du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzan. Datuek zer hobetua badagoela adierazten dute: hezkuntza mailan Euskal Herria Europako herrialde aurreratuenen pare dago, baina jakintza hori ez da patente kopuruan islatzen.
Goi eta ertain teknologiako okupazio tasa adierazgarria da baina goi teknologiako esportazioak oso baxuak dira.
Irakurri erreportajea. BERRIA, Egitura gehigarria, 21-24 orrialdeak.
IEH: 272.104tik 85.700-ek euskal hedabideak entzuten dituzte
Iparraldeko biztanleen %39ak (13 urtetik goragokoak), 85.700 pertsonak, astean behin gutxienez euskal hedabideak entzuten ditu. Hori adierazten du, Euskararen Bulego Ofizialak (OPLB) egindako txostenak. Irakurri albistea Le Journal egunkarian.
IEH-ko zerbitzu publikoak kanpora
Frantziako estatuak zerbitzu publikoak murriztu ditu departamendu bakoitzeko hiriburuetara mugituz erabakiguneak. Iparraldea, beraz, egiturarik gabe geratzen ari da.
Berria, Harian 2-3, 200710/23.
Ikerketak: lan merkatua Baiona-Donostia
Ipar Euskal Herriko lan merkatuaren azterketa martxan jarri du Gaindegiak. Txostenak hainbat galdera erantzungo ditu: zein da egoera, zein da bertako gazteriaren lan ibilbidea, zeintzu dira enplegu politiken desberdintasunak...
Iparraldeko kosta eta barrukaldeko loturak
Iparraldeko kostaldearen eta barnekaldearen arteko harremanak eta hauen beharrizanak aztertutuko dituzte Hemen elkarteak azaroaren 10ean antolatutako jardunaldian.
Lan koadernoen 2. zenbakia demografiaz
Gaindegiak ekoizten duen Lan Koadernoen sailak gai desberdinen inguruko dokumentazioa bildu eta batzea du helburu. Bigarrengo aleak, Euskal Herriko demografiaren inguruko dokumentu eta gogoetak jasotzen ditu. Iturria: 2006ko urrian, Gaindegiak eta EHUko Soziologia I sailak antolaturiko gaiaren inguruko jardunaldia.
Zergak ordaintzeko gida hegoaldekoentzat
Frantziako Ekonomia eta Ogasun Ministerioak frantzian zergak ordaintzeko sistema azaltzen duen gida kaleratu du bigarrenez. Hegoaldeko biztanleentzako oinarrizko dokumentua bihurtu da, desberdintasunak sistema batetik bestera nabariak direlako. Liburuxka Hendaia eta Donibane Lohitzuneko udaletxeetan eta Biarritz eta Baionako Ogasun bulegoetan eskura daiteke.
Laguntza sozial desberdinak lurraldearen arabera
Laguntza soziala jasotzeko araudiaren arabera, EAEko biztanleak dira hilero oinarrizko errenta kopuru altuena jasotzen dutenak, 585,82€; Nafarroan, aldiz, 456,48€ eta 440,89€ Ipar Euskal Herrian.
Goi tituluetan txapeldun
Euskal Herria da zientzia eta teknologian goi-tituludun gehien dituen herria Europako Batasunean. Datuen arabera, EAE-an, milatik 26,1-ek titulu mota hauetako bat du, nahiz eta gizonezkoak dezente gehiago diren emakumezkoak baino.
Ampliando el debate. Imanol Esnaola.
La Ordenación del Territorio, así como su planificación, a menudo son presentadas desde una perspectiva reducida. Enfocar la cuestión hacia lo medioambiental o lo exclusivamente económico es algo que uno puede observar continuamente.