Ikertzaileak saritzen: zientzia eta teknologia abiapuntu
Zientzia eta teknologiaren inguruko tesiak saritzen dituen lehiaketa martxan jarri du Elhuyar Fundazioak. Ikertzaile gazteek egindako tesiaren laburpen bat aurkeztu beharko dute maiatzaren 30a baino lehen. Ikusi oinarriak www.basqueresearch.com web gunean.
Ekonomia soziala Iparraldean: kooperatibismoa
SEI (Systèmes d´Equipements pour l´Informatique) enpresa ohiaren porrotaren azterketa egiten du Xabi Larraldek bere tesian. Baionako enpresa hau Iparraldeko kooperatibismoaren erreferenteetako bat izan zen. Ikus albistea,
GARAn, 2008/03/23.
Ipar Euskal Herriko eta bere lurraldeen arteko egoera ekonomikoa
Baionako Merkataritza Ganberak Iparraldeko egoera ekonomikoaren inguruko hainbat ikerketa eta txosten kaleratu ditu eta bere web gunean eskuragarri daude. Horietako batek Iparraldeko eta bertako lurraldeen arteko egoera ekonomikoa aztertzen du: lurraldea, populazioa, enpresen demografia eta sektore ekonomiko desberdinak.
Gizarte erantzunkizuna euskal enpresetan
EKONOMIAZ lau hilabetekariaren azken zenbakian euskal enpresek eramandako gizarte erantzunkizun ekimenak aztertzen dira, batez ere, Xertatu proposamena. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, "Enpresa eta gizarte erantzunkizuna Gipuzkoan" izenburuko argitalpena kaleratu du. Ikus Iñaki Beti, liburuaren egileetariko bati eginiko elkarrizketa NOTICIAS
DE GIPUZKOA egunkarian.
Familia enpresak laguntzeko foroa
Euskal Herriko ekonomiaren zati garrantzitsua dira familia enpresa txikiak zein ertainak, baina gehienak arazoak dituzte erreleboari eusteko: soilik heren bat iristen da bigarren belaunaldira eta erdia hirugarrenera. Egoera honen aurrean, Euskoganberak Familia Enpresen Foroa izeneko ekimena sustatu du enpresaburuak hezteko, informatzeko eta oinordekoak prestatzeko.
Irakurri honen inguruko erreportajea 2008ko martxoaren 30eko BERRIAko EGITURA gehigarrian.
Kooperatibak elkarrekin kooperatzen
Forokoop egitasmoa martxan da. Euskal Herriko kooperatibek gogoeta, iritzi trukaketa eta elkarrekin komunikatzeko foroa sortu dute Eusko Ikaskuntzak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta Euskadiko Kooperatiben elkarteak. Foroak kooperatiben munduan lan egiten duten euskaldunentzat baliagarri izateko asmoa du.
Informazio gehiago www.euskosare.org web gunean.
GAINDEGIA TXOSTENA 2007
GAINDEGIA TXOSTENA 2007 argitalpena prest da.
Iparraldean aeronautikak ekonomia sendotzen du
Lauak aeronautika taldeak Ipar Euskal Herrian garatzeko erabakia hartu du: Hazparnen egoitza izaten jarraituko du 5000 metro karratuko eraikin berri bat sortuz urte amaierarako eta 220 lanpostu berri sustatuz. Orotora, iparraldean 942 enpresa daude. Aeronautika, metalgintzak eta ekipo mekanikoen sektoreek industriako lanpostuen %35a sortzen dute.
Irakurri albistea, Le Journal egunkarian, 2008/02/06.
Euskal ekomiaren abiada
Euskal ekonomiaren hazkundea aise mantendu da %3an Lisboako estrategian adostu moduan. Euskal Herrian sortutako aberastasuna EBneko batazbestekoaren gainetik dabil eta azken hamabi urte hauetako aldaketarik nagusiena salmenta merkatu kuotan datza, ondasun eta zerbitzuen %45a estatuko merkatutik kanpora baitoa.
Irakurri Joxe Mari Agirrek idatzitako iritzi artikulua. Argia, 2008ko otsailaren 3a.
Ekintzaletasunean motel
Ekintzaletasuna aurrerapen ekonomikoarekin lotuta dago eta Euskal Herritarrak nazioarteko batazbestekoaren azpitik daude.