Atzeraldi globala eta tokiko estrategia Euskal Herrian

ATZERALDI GLOBALA ETA TOKIKO ESTRATEGIA EUSKAL HERRIAN

Zabor-mailegu (sub prime) eta ustelkeria finantzarioa batetik eta higiezinen inguruan sortutako burbuilaren eztanda bestetik, inoiz ikusi gabeko ondorioak utziko dituzten gertaera ekonomikoen lekuko gara azken hilabeteotan. Halaber, informazioaren gizartean bizitzeak atzeraldia are bizkorrago sentiarazten digu.

GAINDEGIA TXOSTENA 2008 argitara
GAINDEGIA TXOSTENA 2008 argitara

2008ko errealitate sozio-ekonomikoari erreparatuz GAINDEGIA TXOSTENA 2008 argitalpena kaleratu da. Hamaika hausnarketa eta datu berriekin atzeraldi ekonomikoa zein Euskal Herriren mendekotasun energetikoa ulertzeko gakoak eskaintzen ditu liburuak. Ikus argitalpen osoa: Gaindegia Txostena 2008.

Lanbide Heziketaren pisua mugaz bi aldeetan
Lanbide Heziketaren pisua mugaz bi aldeetan

Lanbide Heziketaren aldeko ekimenek geroz eta pisu gehiago dute, batez ere, erakundeen arteko hitzarmenek. Jaurlaritzak eta Pirinio Atlantikoetako Ofizio eta Artisau Ganbarak pasa den otsailean akordioa sinatu zuten lanbide heziketaren zabalkunderako. Irakurri albistea, kazeta.info
Petrolioaren mendekotasuna
Petrolioaren mendekotasuna

Euskal Herriaren erregai fosilekiko mendekotasuna altua da. Egungo egoeran petrolioak eragin nabarmenak ditu, baina honen prezioak nola eragin dezake etorkizuean Euskal Herrian? Honelako kasuak aztertzen dira "El petróleo y la energía en economía Vasca" argitalpenean, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.
ZITEBEP 2010aren izaera ahula eta ez sistemikoa
ZITEBEP 2010aren izaera ahula eta ez sistemikoa

Zintzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana 2010ari begira oso kritiko azaltzen da Antón Borja EHUko irakaslea. Lau ardatz nagusietan ekintza zehatzak proposatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko kasura egokitzeko. Irakurri, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana 2010. Ikuspegi kritikoa , Antón Borja, EHUko irakaslea.

Michael Hudson Euskal Herrian
Michael Hudson Euskal Herrian

Langileok krisia aurrez aurre: zergatiak, irtenbideak, alternatibak eta aukerak. Horixe izango da datorren martxoaren 31ean, Michael Hudson Doktoreak (Epe Luzeko Joera Ekonomikoen Ikerketarako Institutuko Lehendakariak (ISLET)eta Wall Street-eko analistak parte hartuko duen konferentziaren izenburua. Informazio gehiago.