Gaindegia Txostena 2009
Euskal Herriko ekonomiaz eta gizarteaz gogoeta egiten duen argitalpena prest da, GAINDEGIA TXOSTENA 2009. Hirugarrenez, Gaindegiak, egungo ekonomia eta gizarte arloko egoera hobeto ulertzeko gakoak eskaintzen ditu, informazio eta datu berriekin.
Elkarlanean muga inguruko egoera sozio-ekonomikoan
Intereg IV programaren laguntzarekin Bidasoa Activa eta Hego Lapurdi Herri Elkargoaren artean eratu den Innov-Mugabe programak Hegoaldeko zein Iparraldeko egoera sozial eta ekonomikoaren garapenari bultzada eman nahi diete. Era berean, ESTIA eskola teknikoak ERALAN 2 programarekin jarraituko du.
Euskal Herriko ekonomiaren historia
Izenburu bereko liburua kaleratu du Anton Borjak, EHUko irakasleak, Gaiak argitaletxearekin. Euskal Herriko ekonomia faktore ezberdinetatik aztertzen du egungo egoera ulertzeko gakoak eskainiz. ARGIA, 2010/03/10, 2223 zb.
Ipar Euskal Herriko argazki sozio-demografikoa
1999az geroztik Iparraldeko zentsua berritu zen 2009. 2006rako eguneratutako datuekin, GAINDEGIAk, Iparraldeari buruzko azterketa sozio-demografikoa egin du. Ipar Euskal Herriko argazki sozio-demografikoa txostenean, egindako lanaren hautapen sintetiko bat eskaini nahi izanda, bere zehaztasunean, Iparraldeaz egungo egoeraren isla zabaltzeko.
Iparraldearekiko ezezagutza Hegoaldean
Bidasoaren alde bietako herritarren ezezagutzak bultzaturik, herriaren kohesiorako oinarrizko elementuen beharra sumatuta, EKEk, Euskal Kulturaren Atariak, Iparraldea bere errealitatean ezagutarazteko bideo bat sortu du Hegoaldeko gazteei zuzenduta bereziki. Ikus bideoa.
Lehiakortasuna garatzeko ikerkuntzan apustu MU-k
40 zientzialariz osatuko da MIK S. Coop eta Mondragon Unibertsitateak sustatuko duten Kudeaketa Aurreratuko Ikerketa Zentroa. Erakundearen helburua estrategia esparrutan sortutako eta zabaldutako ezagutzan lehena izatea da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan enpresen eta gizartearen lehiakortasuna garatzeko. Irakurri albistea, Noticias de Gipuzkoa, 2010/02/09, egunkarian.
Anjeles Iztueta, metodologiazko emakumea
Eustateko Metodologia, Berrikuntza eta I+G Arduraduna da egun Anjeles Iztueta Tolosarra. Gogoan du, 1979an Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren inguruko informazio falta ikaragarria zegoela eta egun Eustat-en lanaz haratago, Gaindegia bezalako behategien garrantzia azpimarratzen du Euskal Herriko errealitatea ezagutzeko. Irakurri Euskonews-en, 518. zenbakian egindako elkarrizketa.
Mugarik gabeko telebista
Euskarak, katalanak eta galegoak telebistan beren tokia izan dezaten, "Mugarik gabeko telebista" izeneko kanpainari atxiki dira Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia eta Kontseilua. Otsailaren 25ean amaitzen da elkarteok, Acció Cultural del País Valencià-rekin batera, aurkeztutako lege proiektuari babesa emateko aukera. Ikus Eusko Ikaskuntzako gunea.
Atzeraldian atzetik Iparraldean
Iparraldeko ekonomiaren ezaugarriek atzeraldi ekonomikoaren eraginak leundu ditu, Jean Marie Berckmansen, Baionako Merkataritza eta Industria Ganbarako presindentearen hitzetan. Ekonomia dibertsifikatua, enpresa kudeaketa burutsua eta familien kontsumoan oinarritutako ekonomia dira ezaugarri horiek. Datu garrantzitsua familia egiturak aldatzen ari direnean Iparraldean (+i data 04, Iparraldeko argazkia). Irakurri albistea prentsan.
Nafarroa Garaiko berrikuntzaren azterketa konparatiboa
Nafarroa Garaiko berrikuntza oinarri hartuz azterketa konparatibo bat eginez, populazio aktiboarekiko ikerketa alorrean lan egiten dutenen portzentajea oso altua da herrialde honetan Araba, Bizkai eeta Gipuzkoarekin alderatuz eta ekoizpen zientifikoari begira, beste horrenbeste gertatzen da. Irakurri, Cristina Bayona, Salome Goñi eta Javier Merino irakasleek egindako azterketa EKONOMIAZ 70 argitalpenean.