Ongizate politiken eta beharren alderatzea

Eusko Ikaskuntzak EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko Ongizate sistemen eta politika publikoen alderatzea egin du Gaindegiarekin eta SIIS Dokumentazio Zentroarekin lankidetzan. Horrekin batera, alor honetan mugaz gaindiko proiektuak garatu dituztenen esperientziak bildu ziren eta administrazio publikoetako zein ordezkari politikoen ikuspegiak bildu ziren iragan azaroaren 22an ospatu zen  "Ongizate politikak eta gizarte zerbitzuak" mugaz gaindiko I. mintegian.

ongizate politikak eta beharrak

Txostenaren osaketan sortutako oztopoek agerian uzten dute datuen konparagarritasunean dauden zenbait hutsune. Horregatik, datuen interpretazioan zuhurtzia beharrezkoa bada ere, mugaz gaindiko lanean interesa duten eragile guztientzat tresna baliotsua eta aitzindaria izan daiteke. Zentzu horretan, txostenak ez du diagnostiko izaera, diagnostikoa gorpuzte bidean lurraldeen arteko konparazioa eta elkar ezagutzea ahalbidetuko duen tresna bat izan nahi baitu.