Skip to main content

[JARDUNALDIAK] Abenduak 10-12 Donostian

argazkiaNazioak eta Estatuak XXI. Mendean: Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea

Gaindegiak Batzorde Akademikoan parte hartzen du

Nazioak eta Estatuak XXI. Mendean: Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea Nazioarteko Jardunaldiak antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak eta EHUk abenduaren 10tik 12ra Donostian. Atzo izan zen aurkezpena, eta Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea eta Iñaki Dorronsoro Ikaskuntzako lehendakariez gain, Batzorde Akademikoa osatzen duten erakundeetako ordezkariak bertaratu ziren: UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Université de Pau et des Pays del Adour, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Gaindegia eta Agirre Lehendakari Center.

Nazioarteko jardunaldien helburua nazioartean burujabetzaren inguruan gertatzen ari diren prozesu politiko garaikideak aztertzea da: lurraldezko botere politikoaren antolaketa eta banaketari dagozkion aldaketak, zentralizazio eta deszentralizazio joerak, eta, batez ere, erabakitzeko eskubidearen inguruan berriki piztu diren aldarrikapenak. Europar Batasunean eta, bereziki, bera osatzen duten estatuen eraketan gertaera hauek guztiek izango duten eragina aztertzeko asmoa dugu jardunaldi hauetan.

30 aditu baino gehiago bilduko dira eta edozeinek har dezake parte, aurretik izena emanda, dohainik.

Informazio gehiagorako:

EGITARAUA

HIZLARIAK

IZENA EMAN