Gaindegia ebaluatzeko eta finantzatzeko ‘goi-bilera’ instituzionala

Irudiek, Gaindegiaren kasuan-kasuko ordezkaritzak, Euskal Herriko erakunde nagusietako ordezkariekin izandako bilerei egiten diete erreferentzia. Esan behar dugu Gaindegiaren inguruan, gure historian mugarri bat izan den arren, Jarraipenerako Erakunde Batzorde bat sortu dela, gaur egun penintsulako bi gobernuetako ordezkariek osatua, Iruñekoak eta Gasteizkoak, bai eta Euskal Herriko Elkargoak kontinenteko lurraldean eta Hegoaldeko hiru foru aldundietako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) ordezkaritzek osatzen dute batzorde hori. Behatokiaren barneko izendapenean “Gailurra” izena duen Batzorde horren funtzioa Gaindegiaren lana sei hilez behin ebaluatzea da, baita horren finantza-euskarriari laguntzea ere.

Orain arte bi bilera egin dira 2025ean, bata apirilaren 15ean eta bestea azaroaren 13an. Beti Gaindegiak deituta, lehena Gasteizko Europa Jauregian egin zen eta bigarrena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Julio Urkixo Aretoan. 

Eusko Jaurlaritzako eta hiru aldundietako ordezkariak izan ziren apirileko bileran. Azaroan batzordean sartu ziren Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital saileko kontseilaria, eta Joseba Erremundeguy, Euskal Herriko Elkargo barruko Mugaz Gaindiko Lankidetzarako arduraduna.

Gaindegiako ordezkaritzaren ordezkari dira Iñaki Dorronsoro lehendakaria, Anjeles Iztueta Batzorde Zientifikoko koordinatzailea, Xabier Oleaga idazkaria, Joxe Mari Sors diruzaina eta Miriam Herrero idazkari teknikoa.

Gainerako ordezkaritza instituzionala hauek osatzen dute: Asier Aranbarri, Trantsizio Sozialeko eta 2030 Agendako Idazkaritza Nagusiko Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako aholkularia; Eduardo Aguinaco, Arabako Ahaldun Nagusiaren Kabineteko burua; Ainara Basurko, Bizkaiko Ekonomia Sustapeneko foru diputatua, eta Iker Estensoro, Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteko burua.