Skip to main content

Argitalpenak

"Un lugar en el mapa"

Joxerra Bustillo Gaindegiako kideak Euskal Herriko maparen sozializazioaz idazten du.

"En Europa"

Iritzi artikulu honetan Antxon Lafont Gaindegiako kide eta CESeko lehendakariak Euskal Herriak Europako Batasunean duen lekuari buruz gogoeta egiten du ("En Europa", 2004/12/01, El Diario Vasco).

Eskualdeetako errealitate sozio-ekonomikoa liburu bakarrean

Ipar Hegoa Fundazioak eta Gaindegiak elkarlanean egin duten “Euskal Herria eskualdeka. Egoera sozio-ekonomikoaren argazkiak” liburua aurkeztu dute. Argitalpen honetan Euskal Herriko eskualde guztietako hainbat arlo sozio-ekonomikotako datu interesgarriak ezagutzera ematen dira.

EUS-CAT, Mugaz gaineko lurralde antolamenduari buruzko jardunaldiak

GAINDEGIAk lurralde antolamendu eta mugaz gaineko harremanei buruz hausnarketa egiteko jardunaldiak antolatu ditu maiatzean. Euskaldunok eta katalanek mugak ezartzen digun zatiketa, nahiz horren ondorioak, pairatzen ditugu gure jendarte, kultura zein ekonomian. Jardunaldi hauen bitartez, Europaren agertokian normalizazio sozial eta politikoa lortzeko ezinbestekoa izango den debatea sustatu nahi dugu. Euskal Herrian zein Herrialde Katalanetan kohesio soziala ahalbidetuko duen mugaz gaineko lurralde antolamenduaz gogoeta egin nahi dugu.

2007 urteko helburuak

Urteko helburuak lau ataletan banatu ditugu: SOZIALIZAZIOA: Elkartearen jarduerak eta ikuspegiak sozializatzeko proiektuak abian jarri EKOIZPENA: Estatistika eta Ikerketarako oinarriak sendotzen jarraitu EGITURAKETA: Barne egiturak hartutako erronkei erantzuteko prestatu FINANTZIAZIOA: Finantziazio iturri berriak bilatu eta 2005ean sortutakoak sendotu

Euskal Herrian 1,3 milioi familia-etxebizitza daude, eta bakoitzean batez beste 2,3 lagun bizi dira

Euskal Herrian 1.287.127 familia-etxebizitza zeuden 2001 urtean. Etxebizitza gehien Bizkaian daude, 467.850, zehazki, Euskal Herriko etxebizitzen herena baino gehiago (%36,3). Etxebizitza gutxien, berriz, Zuberoan daude: 7.560 besterik ez, Euskal Herriko etxebizitzen %0,6. Gainerako herrialdeei dagokienez, Gipuzkoan 292.843 etxebizitza daude (%22,8), Nafarroa Garaian 254.954 (%19,8), Lapurdin 126.366 (%9,8), Araban 124.957 (%9,7) eta Nafarroa Beherean 12.597 (%1,0)...>>>