Skip to main content

Argitalpenak

150 km karratutan bost aeroportu

Euskal Herriko aeroportuek jaso dituzten bidaiari kopurua %60 hasi da 1999tik. Aeroportu bakoitzak zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu. Lautik hiru bidaiari Loiutik irteten dira, Forondakoan, aldiz, merkantzia garraioa da nagusi. Miarritzekoa hegaldi merkeetan ezaugarritzen da.

Industria: gaur ondo, bihar...

Gorabeherak izan arren, Euskal Herriko industria sektorea egoera onean dago; horren adierazle 2009 urterarte eskabide-zorroa osatua dutela. Iparraldeko errealitatea, aldiz, bestelakoa da. Sektoreko enpresa nagusiek egoitza soziala kanpoan dute eta honek erabat baldintzatzen du hauen geroa.

Ipar EHan etxebizitzen prezioa Pariskoen pare

Ipar Euskal Herrian etxebizitza berri baten metro karratua 3.235€tan saltzen da. Bataz besteko hau Pariskoen zein Azurreko kostaldekoen oso antzekoa da. Hendaian, baina, Hego Euskal Herriko ekonomiaren eraginez etxebizitzen merkatuak beherakada nabarmena jaso du. Irakurri albistea.

Gaindegia Txostena

Gaindegia, Gaindegia txostena prestatzen ari da. Argitalpenak urteko egoera sozio-ekonomikoa izango du aztergai. Edukien artean, indize estatistikoak, datuak, iritziak eta analisiak egongo dira. Txostena hizkuntza desberdinetan kaleratuko da eta formatu multimedia ere izango du.

Nafarroako bisitarien gehiengoa EAEkoa da

Euskal Herriko lurraldeen arteko fluxuak eta harremanak adierazten dituzten datuak geroz eta gehiago dira. Nafarroako Foru Erkidegoko bisitarien %15a EAEtik dator, horrela adierazten du Marketin-eko Plan Integralerako egindako merkatu ikerketa batek. Ikus albistea hemen.