Skip to main content

Mauleko auzapez gisa, kostaldeko eta barnekaldeko desoreka hori ekiditzeko zer neurri hartzen ahal zenituzke? Michel Etchebest

Herri tipia izanez, 3.300 jende baizik ez ditu, indar eskasa dugu. Lehen bidea da bai Xiberua bai Behe-Nafarroaren artean hautetsi sindikatu gisa ibiltzea. Gero, xantza handia da guretako bai Xiberoa eta Behe-Nafarroa Euskal Herrian izaitea: zazpi probintzia badira ezin dira bi horiek baztertzen ahal, eta ezin badira baztertzen ahal kontutan hartu behar dira. Erran nahi baita, egunen batez, Baiona, Donostia, Bilbo Gasteiz eta Iruñearekin mintzatu behar dugula, eta ez bada hango politikariekin mintzatzen ahal pentsatzen dut aski jende baden hemen, Euskal Herria, Xiberoa eta Behe-Nafarroa entzunen dutena. Guk nahikunde untsa agertzen baldin badugu gure herri garatu nahi dugula, biziarazi nahi dugula, atzemanen dugula gizartean jende, lantegi, elkarte handiak, indartsuak behar bada, haien inbertsiotik parte txiki bat Xiberoan eginen luketena, zentako ez.

Image removed.

Baina lehen lana da ikustea nola antolatzen den lurralde bat, eta ikusten badugu Xiberoa politika eskasa izan dela argi erraiten ahal dut. Orain aipatzen da Xiberoa ondarkinen gune izaiteko geologikoki lurralde egokia dela, deus ere kostatu gabe. Hori izaiten ahal da, bainan beste zerbaitekin trukatu behar da eta indar egin behar da beste zerbaitekin trukatzeko. Ez da normal barnekaldetik ondarkinak gordetzeko lekua izatea, ura ere borthütik –guk erraiten dugun bezala‑ edo menditik Baionara joaitea... zendako ez da hori trukatze baten bidez egiten? Maleruski hori ez egina izan plangintza orokor batekin erranez badira barnekaldean herri zenbait nekezi handian direnak eta guk lagundu behar ditugunak, eta trukatu behar da edo elkarlan bat bidean jarri. Orain bada urte bat Maulen garela. Urte hori baliatu dugu funtzionamendu guzien eskuratzeko eta denen untsa ulertzeko, bainan orain hemendik harat baditugu ideia batzuk eta nik uste lan baten egiteko. Gero ez gaitu Frantses administrazioak batere lagunduko horretan, Kontseilu Orokorra jakinez non den denek badakigu Xiberoa ikusia dela gehiago ez Euskal Herrian bainan bai Biarnoko bazter batetan, muga batetan. Hor hasi gara guduka baten eramaiten gure medio guziekilan, beren idatzietan eta beren erranetan untsa ohar ditezen Xiberoa beti Euskal Herrian dela.

   

Euskal Herriko erronka soziekonomikoak: Michel Etchebest. Elkarrizketa osoa.