Lege Informazioa
Indarrean dagoen legedia betez, jakinarazi nahi dizugu www.gaindegia.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela: Hirumugarrietako Gaindegia Elkartea (IFZ: G20863759), Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 Andoain (Gipuzkoa), helbide elektronikoa: komunikazioa@gaindegia.eus.
www.gaindegia.eus (aurrerantzean “webgunea”) Hirumugarrietako Gaindegia Elkartearen jabetzako webgunea da. Hirumugarrietako Gaindegia Elkartea Tratamenduaren Erantzulea da (aurrerantzean “Gaindegia” edo “Tratamenduaren Erantzulea”). www.gaindegia.eus webgunea bisitatu eta erabiltzen duena, webgunearen erabiltzailea da (aurrerantzean, “erabiltzailea”).
Gaindegiaren jarduera nagusia Euskal Herriko Behategi Sozioekonomikoa izatea da. Gaindegiak “Tratamenduaren Erantzule” gisa jarduten du webgune honen bidez egiten diren pertsonalen tratamenduei dagokienez. Baina Gaindegia kanpoko webguneetarako edo sare sozialetarako albisteak eta estekak argitaratzen dituen kasuetan, bere eginkizuna informatzea besterik ez da izango. Kasu horietan, albisteen eta esteken edukiekin lotuta gerta daitezkeen datu pertsonalen tratamenduak ez dira Gaindegiaren titulartasunekoak izango.
1. Helburuak
Webgunearen helburu nagusiak honako hauek dira: Gaindegiak eskaintzen dituen zerbitzuak eta burutzen dituen jarduerei buruz informatzea, interesdunekin harremanetan jartzea, kontsultatzeko eta komunikatzeko tresna bat eskaintzea eta Gaindegiak parte hartzen duen jarduera eta ekimenei buruz informatzea.
2. Baldintza Orokorrak
Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, Cookie Politika, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.
Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezingo diote eman Tratamenduaren Erantzuleari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, sortzen dituen kalteen erantzule bakarra.
3. Bermeak eta erantzukizunak kentzea
Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Gaindegia espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Tratamenduaren Erantzuleak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen estekatutako gune horiei dagokienez; izan ere, ez du horien gaineko kontrolik, ezta haien edukiaren eskainitako produktu eta zerbitzuen eta abarren gaineko kontrolik ere. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera. Sare sozialetarako esteken kasuan, tratamenduaren erantzulearen edo hirugarrenen titulartasunekoak badira, beren erabilera–baldintzen arabera arautuko dira.
Tratamenduaren Erantzulea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Gaindegiak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
Gaindegiak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
4. Jabetza intelektuala
Webgune honen eta Gaindegiak sortu eta bertara propio igo dituen eduki guztien jabetza zein horien egile-eskubideak eta jabetza intelektualaren eskubideak Gaindegiarenak dira.
Gaindegiak sortu eta bere webgune korporatiboaren bidez zabaldutako informazio guztia egile-eskubideei eta jabetza intelektualari buruzko legediak babestuta dago, eta ezin daiteke kopiatu iturria aipatu edo baimena eskatu gabe.
Gaindegiak ezin du bermatu eskaintzen den informazio guztia egokia denik, ezta egokiro eguneratuta dagoenik ere, baina ahalik eta azkarren konpondu eta zuzentzeko beharrezko ahalegina egingo du eta hura erabiltzaileari jakinaraziko dio.
Webgune honetako edukei buruzko erabilera baldintzak honako hauek dira:
- Gaindegiaren helburu nagusienetako bat, bere edukiak ahalik eta erabiltzaile gehienengana helaraztea da. Zentzu horretan, www.gaindegia.eus webgunean dagoen informazio guztia CC BY SA 4.0 lizentziapean dago eskuragarri berau erabili nahi duenarentzat.
- CC BY 4.0 lizentzia bidez webgune honetako edukiak partekatu, kopiatu eta birbanatu ditzakezu edozein bitarteko formatutan. Era berean, edukiok moldatu, nahasi, eraldatu eta horretan oinarrituz eduki berriak sortu ditzakezu edozein xedetarako, baita merkataritza-xedeetarako ere.
- Aldi berean, CC BY 4.0 lizentzia medio, aurreko puntuan azaldutakoak egiteko www.gaindegia.eus gunetik eskuratu duzun informazioaren aitortza egokia egin behar duzu, lizentziaren esteka eman behar duzu eta aldaketak egin diren adierazi behar duzu. Zentzuzko edozein modutan egin dezakezu hori, baina ez duzu aditzera eman behar lizentzia-emaileak zu edo zure erabilera onesten duenik
- Gaindegiaren webgunetik hartu eta berrerabilitako informazioaren jatorria aipatu behar da beti. Euskarriak atribuzioa egiteko mugak baditu, gutxienez informazioaren egilea eta iturria adierazi beharko dira (adibidez, "Datuen iturria: www.gaindegia.eus. Egilea: Gaindegia").
- Bereziki debekatzen da www.gaindegia.eus guneko informazioaren zentzua desnaturalizatzea.
- Ezingo da esan edo iradoki Gaindegiak webgune honetako informazioaren berrerabilpenean parte hartu edo laguntzen duela.
- Gaindegiak ez du bere gain hartzen webgune honetako edukiak berrerabiltzen dituzten eragile edo hirugarrenek bertako informazioaz egiten duten erabilera.
- Euskalgeoko edukien berrerabiltzea dagoen kasuetan, fitxategi originaleko metadatuak mantendu beharko dira.
5. Indarraldia eta aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Tratamenduaren Erantzuleak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Web gunera sartzen den unean aurreikusitako arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Hori dela eta, Gaindegiaren webgunera konektatzen zaren bakoitzean baldintza hauek berrikustea gomendatzen dizu.
6. Jurisdikzioa
Gaindegiaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Tratamenduaren Erantzulea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Tratamenduaren Erantzuleak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.