Arlo sozio-ekonomikoan euskara bultzatuz
Gaindegia,
Hizkuntza normalizatzearen aldeko lanean, Bretainiako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko ordezkariek hitzarmena sinatu dute. Sinatzaileak, Ziurtagiriaren elkartea, Ofis ar brezhoneg elkarte bretainarra eta 7dquatre Herrialde Katalanetako elkartea izan dira. Irakurri albiste osoa Sustatun.
Last updated 3 mins ago
Kaudimenean egonkor
Gaindegia,
Krisi egoeran, Araba, Bizkai eta Gipuzkoak ekonomia mailako aurreikuspen egonkorra dutela ondorioztatu du Standard and Poor´s arriskuak neurtzeko nazioarteko agentziak. Espainiako Estatuko diagnostikoa bestelakoa da, kalifikazio negatiboa baitu. Irakurri albistea EITBko orrian. Agentziaren aurreko kalifikazioa.
Last updated 3 mins ago
Berrikuntza arduratsua Eusko Ikaskuntzaren XVII. kongresuan
Gaindegia,
Gizarte aurrerapen iraunkorreko berrikuntza helburu Eusko Ikaskuntzak bere XVII. kongresua ospatuko du azaroak 18,19 eta 20an Gasteizen. Jean-Michel Larrasquet-ek, Batzorde Zientifikoko kideak, gogoeta egiten du gizarte berrikuntzaren inguruan. BERRIA egunkaria, 2009/11/17.
Last updated 3 mins ago
EHko adierazle sozio-ekonomikoak aztertzeko jardunaldia
Gaindegia,
Euskal Herriko indize sozio-ekonomikoak Europako Batasunaren baitan aztertzeko asmoz, Gaindegiak, AZAROAREN 21ean, larunbata, jardunaldia antolatu du. Datu eguneratuak, lurraldekako azterketak eta informazio estatisikoa irudikatzeko herraminta aurkeztu eta azalduko da. Informazio gehiago.
Last updated 3 mins ago
Enpresa demografiaren azterketa
Gaindegia,
Euskal Herriko enpresa demografiaren inguruko azterketa jasotzen du +i data 02 argitalpenak. Enpresa eta sozietate kopuruaz gain hauen banaketa jarduera adar, enplegu eta tamainaren araberako sailkapena barneratzen ditu agerkariak. Adituaren irakurketa Maria Jose Aranguren, Deustoko Unibertsitateko Irakasle eta Orkestrako Ikertzailearen eskutik.
Last updated 3 mins ago
Euskal diaspora aztertzen
Gaindegia,
Euskal diasporaren inguruko ikertzaileak eta gazteak bildu asmoz Euskal Herria mugaz gaindi mintegiak antolatu dira seigarrenez Arrasatzen. Urriaren 20tik 22ra bitartean iraungo du egitasmoak.
Last updated 3 mins ago
Ura Euskal Herrian
Gaindegia,
Euskal Herriko laborantzaren ezagutzaren aldeko egitasmoan, 2009ko LURRAMA erakustazokan bizi kalitatearentzat oinarrizkoa den elementuaren inguruan eztabaidatuko dute aurten, ura. Erakustazokak urriaren 30ean irekiko ditu ateak azaroaren 1a arte.
Last updated 3 mins ago
Kontzientzia falta Iparraldean
Gaindegia,
Iparraldeko garapen ekonomikoa lantzeko eragile guztien kontzientzia beharrezkoa dela azpimarratzen du Benat Castorenak, Hezkuntek elkarteko lehendakariak, Iparraldeko gazteen ibilbide akademiko eta sozio-profesionalaren azterketan. Irakurri Enbata, 2009ko irailak 10.
Last updated 3 mins ago
Lan Koadernoa 10: Iparraldeko gazteen ibilbide akademiko eta sozio-profesionala.
Lan honek Seaska Iparraldeko Ikastolen elkartean 3. zikloa egin duten ikasleek ikastola utzi ondoren egin duten ibilbide sozio-profesionala aztertzen du. Bertan Seaskako ikasle ohien ibilbide sozio-profesionala eta ikasketa zein lanari lotutako mugikortasunaz eman dituzten erantzunak jaso ditugu. Mugikortasunaren arloan Hego Euskal Herrira joaten aukerari buruz eman dituzten erantzunekin eranskin osagarri bat gehitu dugu.