Skip to main content

Euskal Herriko biztanleriaren %62,5a hiriburuetan edo hauen periferian bizi da

Azken hamarkadan hiriburuek %0,8ko pisua galdu dute biztanleri osoarekiko

2011ko biztanleria datuen arabera, Euskal Herrian 1.671.244 pertsona bizi dira zazpi hiriburuetan edota hauen periferian (10 km-ko erradioan), hau da, guztizko biztanleriaren %62,5. Zazpi hiriburuen dentsitatea 2.299,6 biztanlekoa da km2-ko eta Bilbaon eta bere inguruetan pilatzen da dentsitaterik altuena, 8.540,0 bizt./km2. Dentsitate altua dute ere, Iruñea eta honen periferian (7.842,0 bizt./km2) eta Donostian eta honen periferian (3.027,4 bizt./km2). Dentsitaterik baxuena gainontzeko hiriburuetan eta euren periferietan ematen da.

Biztanleriaren kontzentrazioa herrialdeko biztanleriarekiko aztertzen badugu, Gasteizek biltzen ditu Arabako biztanleriaren %74,6 eta periferian soilik %3 bizi dira. Periferiak aztertzen baditugu, Mauleko periferian biltzen da populazioaren portzentajerik altuena gainontzeko periferiekiko (%77,3) erabilitako metodologia dela medio (kontuan izan behar da Zuberoaren tamaina beste herrialdeekiko oso desberdina dela). Bilbaoko periferian ere herrialdeko biztanleriaren portzentaje altua bizi da, %42,2. Adibideak errepikatzen dira, esaterako, Baionaren kasuan honen periferian biltzen baita Lapurdiko biztanleriaren %38,7a. Azken honetan, aipatzekoa da, biztanleriaren kontzentrazioa kostan eta periferian pilatzen dela.

Nahiz eta biztanleriaren jaitsiera adierazten ez duen, azken hamarkadan Euskal Herrian, hiriburuetan kontzentratzen zen biztanleriaren kopurua herrialdearekiko murriztu egin da orokorrean (-0,8), nahiz eta hau ez errepikatu beti (Baiona, 0,4; Donibane Garazi 0,1). Mugako kasua izan da Iruñeakoa non hiriburuan Nafarroa Garaiko biztanleriaren kontzentrazioan %2,8ko jaitsiera izan duen. Aldiz, bere periferiak %5,2ko hazkundea izan du 2000. urtetik, Euskal Herriko altuena. Maila apalagoan, hazkundea izan da ere Arabako hiriburuko periferian azken hamarkadan (0,7).

[table id=52 /]