Skip to main content

201.709 langabetu erregistratu 2011n Euskal Herrian

%8,4 hazi zen langabezia erregistratua eta emakumezkoena, berriz, %10,6

2011n zehar langabetu erregistratuen kopurua %8,4 hazi zen, 2010 urtean baino 1,4 puntu gutxiago. Guztira, Euskal Herrian, 201.709 langabetu erregistratu zenbatu ziren, 2010ean baino 15.563 pertsona gehiago.

Nahiz eta langabetu erregistratuen kopuruak igoera jasan, azken lau urtetako hazkunderik txikiena izan du 2011n. Herrialdeka, garapenik muturrekoena Zuberoan gertatu da (317 langabetu), aurreko urteari dagokionez %25,8ko hazkundearekin. Garapen logikoa, izan ere, Zuberoa izan baitzen herrialde bakarra 2010ean langabezia erregistratuaren kopuruan beherakada eman zena, %7,4. Honekin guztiarekin, 2011eko hazkundeaz gain, biztanleko langabetu erregistratuaren ratiorik txikiena bertan dago (20,7).

Nafarroa Behereko joera Zuberoakoaren oso antzekoa izan zen, langabetuen hazkundea %21,8koa izan baitzen (742 langabetu). Nazio mailako hazkundearen bataz bestekoaren gainetik daude baita ere Bizkaia (%11,8) eta Araba (%11,4). Hazkunderik txikiena Gipuzkoan eman zen (%4,7) aurreko urtearekin alderatuz 1.875 langabetu gehiagorekin.

Emakumezkoen langabetu erregistratuen kopurua 104.223ra iritsi zen, 2010ean baino %10,6 gehiago. Alor honetan ere, hazkunderik handiena Iparralden jazo zen, batik bat Nafarroa Beherean (%22,3). Euskal Herriko bataz bestekoaren gainetik daude, Nafarroa Beherearen ostean, Bizkaia (%13,6), Araba (%13,5) eta Zuberoa (%11,0). Azken lurralde honetan, langabetu erregistratu guztizkoan ez bezala, ez da mantendu 2010eko beherako joera (%-9,9 ). Euskal Herriko emakumezkoen bataz besteko hazkundearen azpitik daude Gipuzkoa (%7,6) eta Lapurdi (%8,9).

Azken urtetako bilakaerari erreparatuz gero, langabetu erregistratuaren bilakaera eta emakumezkoenak joera antzekoa izan dute, azken honetan hazkundea zertxobait altuagoa izanik, 2009ko salbuespenarekin.

[table id=51 /]