Skip to main content

Etxalde: nekazaritza iraunkorra

Etxalde, Euskal Herriko baserritar eta laborarien elkartean nekazaritza iraunkor baten alde lan egiten dute. Ahalegin horretan, gizartean zabaltzen ari dira "Elikadura burujabetza munduan eta Euskal Herrian" dokumentua. Orain gutxi ospatu du elkarteak bere III. Biltzarra.

Elkartearen printzipioen artean daude:
  • Etxalde nekazaritza iraunkorra mugimendua baserritarrek osatzen dute eta irekia dago nekazaritzara loturiko pertsonei (elikadura burujabetzaren alde). Euskal Herrian nekazaritzaren bidez elikadura burujabetza eraikitzea da bere helburu nagusia.
  • Pertsonen parte hartzea boluntarioa da eta ez dago aportazio ekonomikoen menpe, sindikalismo tradizionaletik gazteria eta gizartearen urruntasunari aurre egiteko, parte hartzeko foro eta antolaketa ekimenak bultzatuko ditu.
  • Mugimendu hau osagarria da eta izan behar du gaur egun nekazaritzan dagoen erakunde-maparekin, baina etorkizunean sortu ahal diren ekimen eta ibilbide berriak baldintzatu gabe.
  • Elikadura burujabetza garatzeko tresna eta formulak martxarn jarri ahal izateko, gaur egungo sistemaren aurrean kontraboterea eraiki nahi du mugimendu honek.
  • Alderdi politiko eta talde ekonomikoetatik mugimendu independientea izateaz gain, botere politikoengan eragin izan nahi du botere horietan parte hartu gabe.
  • Eredu iraunkor baten alde lan egiteko nekazaritzan pertsona berriak sartzea lehentasunezko lan ildoa izango da.
  • Mugimendu honek zentzu praktikoa eman nahi die honako baloreei: elkartasuna, justizia soziala, enplegua sortzea eta produkzio eskubideen banaketa, emakumea eta gizonen arteko eskubide berdintasuna, baliabide naturalen erabilera iraunkorra, elikadura osasuntsua populazioarentzat eta Euskal Herri osoko produkzio eta nekazaritza aniztasuna errespetatzea.
  • Etxaldek mugimendu sozial eta sindikalekiko aliantzak bultzatuko ditu elikadura burujabetza garatzeko, bai Euskal Herrian zein nazioartean.