Skip to main content

Euskal Herriko udalerrien %54,6 biztanleriaren ordezkapen joera positiboa izan dute azken bost urtetan

Tamainaren arabera, 50.000 biztanletik gorako eta 1.000 eta 5.000 biztanle bitarteko udalerriek dute hazkunde positiboena Ikusi ranking-a hemen.

Euskal Herriko udalerri mailako azken datuen arabera biztanleriaren ordezkatzea neurtzen uzten digun indizea positiboa da 359 udalerritan (%54,9) eta bataz besteko zifra 108,3koa da. Adierazle honek neurtzen duena ondokoa da: 5 urtetik beheragoko biztanleriaren proportzioa 5 eta 9 urte arteko biztanleriarekiko eta ondorioz biztanleriaren ordezkatze joera ezagutu dezakegu (aldaketarik ezak 100 adierazten du).

Udalerri tamainaren arabera, tamainarik handieneko udalerriek dute (50.000 biztanletik gorakoak) ordezkapen indizearen joera positiboena eta soilik Getxo (95,5) eta Donostia (96,7) dira joera negatiboa duten bakarrak. Nabarmentzekoa da ere 1.000-5.000 (%68,6) eta 5.000-10.000 (%63,0) biztanle arteko udalerrien joera positiboa indize honekiko.

Irakurketa ez da horren baikorra tamaina txikiagoko udalerrietan (1.000 biztanletik beheragokoak). Izan ere, %53ak joera negatiboa du eta tamaina honetako 27 udalerritan ez dago 0 eta 4 urte arteko biztanleriarik.

Indize honek eskaintzen duen ikuspegiaz harago eta nahiz eta 2010ean 2009an baino jaiotza gehiago izan azken hamarkadan lehenengoz epealdi horretan eman den jaiotzen beherakada oso altua izan da. 2009an zehar 363 udalerritan jaiotze tasa murriztu egin da eta 2010ean, berriz, 375 udalerritan. Honek esan nahi du, joera mantentzen bada, etorkizunean ordezkatze indizearen bilakaera gaurkoaren desberdina izango dela.